Herriz Herri - Azkaine (L) | 2021eko Urriaren 14a

Azkaine

Azkaine

Herriko kontseilua

Urriaren 15ean, ortziralez(19:00), herriko kontseiluko bilkurairaganen da, Bil Toki gelan.Aipagaiak hauek izanen dira:

- 2021eko martxoaren 10eko etaapirilaren 13ko herriko kontseiluarenonarpenak.

- Herriko batzordeko kideenaldaketa.- Elkarteendako 2021eko dirulaguntzak.

- Herriko bideen izendapenak.

- 2021eko Azkaingo haurtzaindegieta eskoletako haurrenEguberri.

- 2021eko herriko langileenhaurren Eguberri.

- Euskarazko formakuntza eskaera,talde baten eratzea EuskalElkargoak koordinaturik.

- 2021eko buxeta orokorraren 2.erabaki moldatzailea.

- Postako sozial bizitegiak onartzekoeskaera, Eskolako (HerrikoEtxea) eta sozial bizitegiakonartzeko eskaera.

- CLECT-eko txostenaren onarpena.

- Pirinio Atlantikoetako TokikoSozietate Publikoaren sortzea.

- Hizkuntza gutituen eta lurraldehizkuntzen Europako xartarenizenpetzea.

- Herriko kontseiluko ordezkaritzentxostenen aurkezpena auzapezari.Maskarekin etorri!

Txotxongilo antzerkia

Bonbon Beltz antzerki taldeak,urriaren 30ean, larunbatez,''Gure Xaharrak'' ikusgarria(20:30) Kiroletako saskibaloigelan emanen du eta bezperan29an, ortziralez leku eta tenoreberean ''De nos vieux'' obra.Zein da taula gainera ekarrikoduten istorioa? ''Urtxintxa Urdinak''izeneko zahar-etxean,beste askotan bezala, etekinekonomikoa helburu duenantolaketak artatze harremanarenfuntsezko gizatasunarekintalka egiten du. Artatzaile pertsonaienbitartez, irudimenezkozahar-etxe baten istorioa kontatuz,gure gizarte osoa hunkitzenduen galdera hau pausatzendute: gure xaharrekin zeregiten dugu?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016