Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2021eko Urriaren 14a
Izturitze
Antzerkiaren berri
“Sakatrapu” antzerkiak joan denlarunbatean arrakasta ukan du.Jokalari gazteak biziki polliki arizandira eta bazen irri karkaila eta eskuzarta Artetxean.Laguntzaileek ere merezimendubadute, bereziki Peio Berterretchemakearrak, hunek baitzituen segitzen2020az geroztik eta nolaez Pantzo Hirigarai antzerkiarenidazle famatuak.Herriz kanpo berriz emaitekoa baitute,jakinaraziko dizuegu ondokoegunetan. Anartean goresmenakdeneri!
Elizako berri
Urriaren 17an (10:30), Izturitzenbeharra da Frantses Dardan parropiarenurte hasteko elgarretaratzea.Parropia osoko giristinoak, elizkizunhortan parte hartzera gomitatuakdira. Berriki gutarteratua denTote Saldubehere apezari ongietorria egiteko parada ere izanenda.
Guk taldea
Joan den astean aipatu ginuen,ustegabe atsegingarria ukanginuela herriko bestetan, Guk taldearekinbatera horien kantuakdenek emaiteko. Argazkian ditugu,taldeko kantari batzu: Eneko Labeguerie,Beñat Sarasola eta JoanesBorda, gogotik kantuz ari.
Euskal sorkuntzaren hitzordua
Euskal Elkargoak laguntzen duenkultur denboraldiko hitzordu hau,Izturitzeko Artetxea gelan eskainiazaiku, urriaren 22an ostiralarratsez:
Kutxetan ibilki, Nanoua kia objektuantzerkia, 6 urtetik goiti, (19:00).TOMIRIS ATX Teatroa antzerkia,12 urtetik goiti, (21:00)Xehetasunak heldu den astean.Bestalde xehetasun eta erreserbak:www.kultura-paysbasque.fr.