Ba ote dakixu? | 2021eko Urriaren 14a
Hatchepsout, emazte faraoia (2/2)
Gilen Bacho
Thoutmosis II eta Hatchepsout Egiptokonagusiak ziren, lehena faraoi gisa, bigarrenaerrege-esposa handi gisa. Biek neska batukan zuten, Néférouré. Thoutmosis II.akosagarri hauskor bat zuen eta, hiru urtekoerregealdiaren ondotik bakarrik, hil zen.Néférouré premua bezala edukatua izan zenbaina Thoutmosis II.ak seme bat ukan zuenbere bigarren esposarekin. Orduan, seme horizen faraoi bilakatu Thotmosis III izenarekin.Baina haurra sobera gazte zen gobernatzeko.Orduan, Hatchepsout errege-orde bilakatuzen eta giderrak atxiki zituen. Lehen urteetan,errege-esposa handiaren eta erreginarensinboloak eta jantziak begiratu zituen. Baina,gero eta gehiago faraoi gaztearekin erregepoderea partekatzen zuela erakusten zuen(estatuetan, testu ofizialetan…). Apezen etaeskribeen sostengua lortu zuen. Gainera,bere jainko jatorriaren leiendak (Amonjainkoaren neska zela errana zen) prestigioaazkartzen zion populuko jendearen artean.Haur faraoiaren dretxoak dudan ezarri gabe,Hatchepsout-ek errege podereak bereeskuetan zituen. Zenbait urte berantago(segurki Thoutmosis III.aren erregealdiko7. urtean), Hatchepsout ofizialki erreginagisa koronatua izan zen. Gero eta gehiago,erregina jantziak baztertzen zituen, faraoijantziak eta sinboloak ezartzeko (gerripekoa,burukoa eta bizar faltsuarekin).
Erregina-faraoia
Testuetan, Hatchepsoutek eta ThoutmosisIII.ak faraoi titulua bazuten. Hatchepsoutek“Maatkare” izena hartu zuen. “Goi eta beheEgiptoko erregina” erran nahi zuen izenak.Tenpluetan, biak, erregina eta erregea, batbestearen ondoan agertzen ziren, gizonez,baina Hatchepsout beti haur erregearenaitzinean ezartzen zen. Hatchepsout goiEgiptoko koroarekin eta Thoutmosis III.a beheEgiptoko koroarekin. Hatchepsout-Maatkarerenirudia estatu, tenplu, kapela, hilarri, palazioetan(denetan laburki erraiteko!) agertzen zen.Neférouré alabari leku handia emaiten zion ere,baina bera baino lehenago zenduko zen.Hatchepsout erregina eta faraoi tituluekinagertzen zen baina halere, testu ofizialetan,beti emazte bezala presentatua zen. Irudietan,gizon bezala erakutsia zen, Egiptoko arteanerregea, edo faraoia, beti gizonez erakutsiabaitzen. Podereko irudia zen. Horretarako zenHatchepsout hola irudikatua, ez batere harenemazte natura gordetzeko. HatchepsoutekEgipto bi hamarkadaz kudeatukozuen, Amon-en apezeriaren funtsezkosostenguarekin. Errege guziek bezala gerlaegin zuen (partikulazki Nubian, erreboltabat zapaltzeko) baina, errege anitzek bainogehiago, diplomazia erabili zuen konfliktuakbaztertzeko eta bake hauskor bat instalatuzuen harreman komertzialak garatuz, lehenikauzo-herriekin, baina ez bakarrik. Famatuaden Pount-eko bidaia antolatu zuen. Handik,Egiptoko itsasontziek altxor eta lehengai anitzberriz ekarri zituzten: bolia, ebanoa, mirra,intsentsua, arbolak.
“Milioi urteko” erregina
Gainera, faraoi eraikitzaile bat izan zen.Tenplu anitz berritu zituen. Sustut, eraikitzeandana ikaragarria, orain arte heldu zaiguna.Bere poderea azkartzeko, Hatchepsout-ekhilobi tenplu monumentala eraiki zuen Deirel-Baharin, zeinetan Amonen alaba bezalapresentatua baitzen. “Milioi urteko” tenplua.Egia jada 3.500 urte eraikia izan zela etabeti hor dela, hain ederra eta monumentala.Hatchepsout-en heriotzaren ondotik (50bat urte zituelarik, 22 urteko erregealdiarenondotik), Thoutmosis III-ak eta sustut harensemeak (Thoutmosis IV) Hatchepsout-enmarkak mailukatu zituzten (joan den asteanerran bezala, gizonek historia beti idatzi nahiukan dute!). Baina, ez denak. Horregatik,zorionez, emazte faraoiaren ohiz kanpokodestinoa egun oraino ezagutzen eta mirestenahal dugu.