Mundu zabalean | 2021eko Urriaren 14a
Pandora Papers- Aberatsek dirua gordetzen
JB
Eskandalu berri bat plazaratua izan da. Nazioarteko ikerketa kazetari talde batek aberatsen diru kontu gordetuak aztertu ditu, “Pandora Papers” izeneko dokumentu gotorra plazaratzeko. Bide ilun eta bihurriak atzemanez, gure jendarteko jende puxantek “itsaspeko” edo offshore konpainiak eraiki dituzte, zergarik ez edo deus guti pagatzeko, hots diru publikoa ebasteko.
Nazioarteko ikerketa erraldoia
Nazioarteko Kazetarien Partzuergoa,kontinente ezberdineko 600 batkazetarik osatzen dute ikerketak egiteko.Paradisu fiskaletan kokatuak diren hesisozietateen sorkuntzan berezituak diren14 bulegoetako artxiboak iturri anonimobatek eskuragarri ezarri ditu. Informazioaltxor ikaragarria, orotara 1996 eta 2020urteen arteko 12 milioi dokumentuikertuak izan dira.Ondorioz, 130 aberats handi eta 300arduradun publikoen ontasun gordetuenberri emana izan da, horietan 35Estatuko lehendakari eta 15 goi mailakoburuzagiena. Zenbakiak ikaragarriakdira: zerga etxeeri gordetuak izan direnontasunengatik, Estatuetako kutxetan1.300 miliar dolarreko galtzeak balitezke.Shakira bezalako kantari sosdun edokirolari famatuak zerrendan agertzendira, politika munduko arduradunenondoan. Hala nola Andrej BabisTxekiako lehen ministroa, korrupzioaedo ustelkeria aferetan inplikatua, zergaihesaren kontra borrokatzea hitzemanezboterera etorri zena eta Frantziakohegoaldean den 22 milioi eurokogaztelu bat erosi duena, bere ontasunpertsonaletan agertu gabe.Afrikako, Ameriketako edo Errusiakoarduradun politikoen ondoanEuropakoak ere hor dira, lehen lerroetan.
Salaketak bainan zer ondorio?
Ez da lehen aldia holako eskandaluakplazaratzen direla. Denek gogoan duguduela bost urte agertu zen “PanamaPapers” deitu sail bereko salaketa,Panamako Mossack Fonseca bulegoakeraiki ihes sozietate guziekin. Aitzinekourtean, 2015ean, “Swiss Leaks” izenekoeskandalua izan zen. Aldi huntakoabederatzigarren inkesta da nazioartekokazetari taldeak argitaratzen duena.Iduri luke ez dela deus aldatzen.Nahiz eta aitzineko eskandaluarenondotik, Frantziako zerga etxeeninkesten eraginez, 300 milioi euroerrekuperatuak izan diren, biziki guti daihes egin duen diru publiko zamarenondoan. Gehiago dena, munduko herrigehienetan salatuak diren egin moldeakez dira justizian kondenagarriak, legeakez baitira egokituak izan.
Europako Estatuen ihardespeneskasa
Azken hamar urte hauetako salaketenondotik, pentsatzen ahal ginuenGobernuek ihardukiko zutela. Ez dahala gertatu. Horregatik Britainiakogobernuak nahikari eskasa erakustenduela salatzen du Alex Cobhamek, “TaxJustice Network” Britainiako GobernuzKanpoko Erakundeko zuzendariak.Harentzat Britainiako “Ugarte Birjinek”hesi sozietateak merke eta epelaburrean sortzeko berezituak dira etamunduko fiskalitate ihesaren sarekoaktore nagusienetarikoak bilakatzen aridira, Britainia Handiko itsasoaz gaindikobeste uharteekin (Bermudes, Jersey,Guernesey, eta beste…), LondresekoCitya edo diru harat-honaten zentroamatuakudeatzaile nagusia delarik. Deibat ere egiten du Europar Batasunekoerabakitzaileeri, fiskalitate juridikoekongi zain ditzaten, Brexitaren tenorean,haren ustez kolonialismoaren ondokourteetara itzultzeko arrisku handiabadelako.
Europaren barnean ere bada zeregin. Azken salaketen berri ukanondoan, Euro-parlamentuak kritikagogorrak egin ditu Europar BatasunekoGobernueri. Arrazoiak ez dira falta!Azken urte hauetan denen agerianezarria den fiskalitate ihesari buruegiteko, ez baidituzte lege egokiak xutikezarri.Bestalde, europarlamentariek enpresenfiskalitateari buruzko nazioartekoakordio bat lehenbailehen lortu beharlitzatekeela azpimarratu dute. Azkenik“Pandora Papers” dokumentuetanagertzen diren goi mailako kargudunek,izan ministro ala Estatuko lehendakari,fiskalitate ihesari buru egiteko lantaldeetan ezin dutela parte hartudeklaratu dute, horietarik frangok.Bainan ez dira usaia txar horiek orainoaldatu.Dirudunek eta politikari batzukgordetzen duten diruaren parte batjendarteari zor dute. Aberats etapobreen arteko leizea beti handitzenari delarik, ezin onartuzko ebasketainstituzionalizatua.