Orotarik | 2021eko Urriaren 14a
LAUDATIO
Goian bego. Itxaro Borda
Bernard Tapie hil zelako berria jakin nuenean eta harengaineko artikuluak ustiatzean, Macronen gobernuak hiru egunekodolu nazionala iragarriko zuela pentsatzen nuen. Le Bourgetherrian sortu langile semea, ospearen eta diruzko aberastasunarenzurubian hupatu zen, hemen gaindi irabaztearen gustuatxertatuz, masa-medietako diskurtsoetan bereziki: 1980ko urteetanzehar, sudurra luzatzen ari zen neoliberalen egiturak herritarbakoitzaz enpresari bat egin nahi zuen.
Tapie bera, telebistaksaltzen hasi zen, yéyé garaian diskoak ateratzen eta beranduagobankarrotan ziren lantegiak euro sinbolikoan erosten, gero plusbaliapolitak eginez berriz saltzeko.Gauza jakina da, sos publikoa burrustan doakiela, kinkalarrian dauden enpresak hartzen dituztenei. Tapiek, halatan, milioiaksakelaratu zituen, Look, La vie claire, Wonder eta antzekolantegiak bereganatzean. Bere esku, plan sozial drastikoak egitea,langileak esklabo prezioan ordaintzea eta salbatzaile gisaagertzea telebistan, politika alorrean, prentsan... besteak beste,Bernard Hinaulten ziklista taldea eta Marseillako futbolariak finantzatuz.
Aski ezaguna da aberatsik abilena dela bere diruarekinari ez dena. Hain gora heldu zenak erorketa larria jasan zuen,eskandaluz eskandalu, kartzela eta hainbat epaiketa pairatuz.Azkena, Sarkozy presidente zen garaian, Credit Lyonnais etaAdidas aferan, bere alde, Christine Lagarde ministroak erabakizuena: 275 milioi euroko damu-domaiak eskuratu zituen...Frantzian, lana laudatu behar dela aldarrikatzen dutebatzuek, baina ene ustez, anitzez gehiago ohoratzen da iruzurgilea,mina eta gaizkia egiten duena, botereen adiskidegokoabaldin bada behintzat.