Azalekoa | 2021eko Urriaren 21a

Idazleen Biltzarra : Euskal Herriko historia gogoan

M.O.

Anai Arteko kideak, inguruan Ipar Euskal Herriko kantariak dituztela
Anai%20Arteko%20kideak_%20inguruan%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20kantariak%20dituztela

Aurten Sarako Biltzarrean, goiz partean leku handia emana izan da Euskal Herriko historia parte bati. Anai Artea elkartea ohoratua izan da. Bi partetan iragan da. Txomin Hiriart-Urrutyk idatzi liburuaren aurkezpenean lekukotasunak entzun dira eta ondotik ekitaldi baten bidez, elkartearen 50 urteak ospatu dira. Artean, Colette Larrabururen liburua aurkeztuta izan da, 70 hamarkadan kantatzen ziren abestien historia kontatu du, orduetako kantariak berekin zituela.

Anai Artearen bide luze etadorpea

Anai Artea elkarteak 50 urte ospatzen dituela,Sarako Idazleen Biltzarrak karia hortaraekitaldia antolatu du. Sarako ekitaldian lekukotasunakentzun dira, bai eta urtemugakari Txomin Hiriart-Urrutyk idatzi “Anai Artea1969-2021” liburua aurkeztua izan da.Mixel Mendiboure Anai Artea elkarteko presidenteak,lehen hitz hartzean Jean Fagoaga,elkarteko presidente egona, gogoanukan du, osasun eta adin handia ukanez ezbaita ekitaldira etorri ahal izan. Ondotik oroitarazidu elkarte hori noiz eta zer karietarasortu zen. Anai Artea elkarte humanitarioasortu zen Hego Euskal Herritik ihes egitenzuten euskal militanteeri eta haien familierilaguntza ekartzeko xedearekin.

TelesforoMonzon eta Aita Piarres Larzabal izan zirenlehen pertsonaia nagusiak, Donibane Lohizunenegoitza aurkitu zuten eta etxea bestelagun batzurekin apailatu zuten. Mixel Mendibourek,emozio handia senti zela, jendehorien errezibitzeko eramanak izan direnborrokak eta laguntzak gogorarazi ditu.Senpertarrak Hegoaldetik etortzen zireneuskaldunak aterpetu dituztelarik argi-itzalanitz izan direla aipatzen zuen, tokikojendeenganik izan diren laguntza estimagarriakoroitaraziz, horietan medikuenak.Mixel Mendibourek esplikatzen zuen, 2.200iheslari ibili direla, hasieran Ipar Euskal Herriaez zutela ezagutzen, hemengo ohidurakdesberdinak izanez, ez zen ere euskaraberdina emaiten. Anai Arteak ere lan bategin zuen Iparraldeko jendeari buruz, azaltzeaiheslari horien egoera, honekin bateanalderdiko politikoeri buruz ibili zen, egoerahortarik ateratzeko aterabideak atzemanakizan zaitezen. Anai Arteak garai ilunak erebizi izan zituen, horietan GALen garaia, IparEuskal Herriaren historia zati iluna.

Zuzeneko lekukotasuna

Jose Manuel Pagoaga “Peixotok” emoziohandirekin hitza hartu du, frogatuz garaihartan iheslariek bizi izan zituztenak, zauriakutziak dituela. Anai Arteari esker ukan zutenlaguntza, antolaketa jarraikia eta iraunkorra,bere lehen hitzetan azaldu du. Anai Arteakhasieratik entzun zituela, Ipar Euskal Herrikoateak idekitzen oparoa eta trebea izanez,“Iparraldean izan gira etxekoz hartua” gehitzenzuela. Horri esker Ipar Euskal Herriarenulertzeko eta berenganatzeko izan dela.Batzuetan jarrera eta egite molde murritzakizan badira, “min egin dugunari barkamenakeskatzen ditut”. Bururatzean, “gaurgure aldetik Anai Artea eskertzeko egunada” bururatzen zuela.

“Anai Artea 1969-2021”

Txomin Hiriart-Urruty Kanboko historialariada. Elkar argitaletxeak publikatu “Anai Artea1969-2021”liburuaren idazteko 4 urte pasaeman ditu, elkarrizketak egiten eta informazioabiltzen. Liburu horren bidez, TxominHiriart-Urrutyk lekukotasunen biltzeaz gain,Anai Arteak nola zeharkatu dituen gatazkarengarai ezberdin latzak azaltzen ditu. Bortzgarai desberdinetan elkartearen iraganakokatzen du, 1969-1974: elkartearen sortzea,1971-1977: elkartearen garapena etatrantsizio-garaiak, 1978-1995: errepresioaeta bortizkeriaren garai latzak, 1996-2011:lanketa politikoa eta 2011-2020: borrokaarmatuaren gelditzea.Liburu hori irakurtzean Euskal Herriaren historiarenparte baten gogoratzeko edo(ta)ezagutzeko parada emana da.

Izan direnerrepresiogaraiak, auziak, iheslarien kontrakoatentatuak eta kanporaketak, Anai Artekomilitanteek beti hor zirela beren sustenguareneta laguntzaren ekartzeko. Elkarteakeuskal militante horien laguntzeko mobilizaziodesberdinak antolatu ditu, gose grebakegin arte, garai hortan kanpaina bat ereabiatu zen “Errefuxiatu bat, etxe bat”, euskaliheslari politikoak aterpetzeko.

Euskal populuaren memoriala

Anai Arteak azken urte hauetan memoriarenlan handia egina du, bere gogoetan iheslarieta presoez haratago egin beharra sentitu du,hizkuntza, kultura… herri hau piztu dutenakomendu nahian. Gogoetak bide egin du, AnaiArteko kideek jende batzuekin hitz egin ondoan,“Euskal populuaren memoriala” guneaeraikitzeko xedea abiatu dute. Euskal Herriabere osotasunean kontutan hartuz, euskalpopuluaren historia litzateke agertuko. Senperenkokatuko da, jabe pribatu bati esker, 1.500m2 urririk eman baititu. Udalbiltzako JabierAsurmendi presidentea etorria zen, adierazidu proiektu horrekin bat egiten zuela eta ahalguziak eginen zutela egitasmoa bururaino eramaiteko.Baimena ukaiteko zailtasunak izanbadira, lurra eremu urperagarrian izanez, egunhortan jakin da 2022an egina litzatekela.

“Quand nousc h a n t i o n ssous Franco”

Anai Artearen liburuaren aurkezpenetiklanda, Colette Larraburukazetari ohiak “Quand nouschantions sous Franco” (Elkar)liburua aurkeztu du, kantariandana inguruan zuela. Liburuhorri esker, aitzin aipatu bezala,Euskal Herriaren historia kantuenbidez berriz oroitaraztekoedo(ta) ezagutzeko paradaukan dugu.Colettek aurkezpen pollita egindu, liburuaren mamia edo hobekierran, 1970eko hamarkadanemanak ziren kantuak zer karietarasortu ziren azaltzen zuelarik,etorriak ziren kantariek artetankantatzen zituzten.

Sarara etorriak ziren: Peio Ospital,Pantxoa Carrere, Pier PolBerzaitz, Guk taldeko BeñatSarasola, Joanes Borda, EnekoLabeguerie eta Panpi Lakarrieu,bai eta Eñaut Etxamendi. Barkatuazen Gexan Alfaro-Lantziri,anitz kantu idatzi dituenak, ezhor izanez igorriak zituen bertsubatzuk ekitaldi hondarrean kantatuakizan direnak eta hemenirakurgai direnak.

Ekitaldi hortan,Mañex Pagola, Mixel Labeguerieeta Eñaut Larralde aipatuakizan dira, historia horrenpartaide zirelakoz.Colette Larraburuk, “hortara ezginen etorriko… kantari batzukez bazuten euskal kanta inposatu”hitzaldia horrela hasi du.“Hortara ez ginen etorriko…beren abestien mezuak IparEuskal Herriko herritarren kontzientziahunkitu eta inarrosi ezbazuten” segitzen zuela.Idazlea ibili da kantari horiekinsolastatzera, galdera berdintsuapausatzen zuela: “nola etorri ziraeuskal kantara?”. Lehen pausubatean gogoetatu behar ukandute, denek “urrun da!” erantzutenziotela, baina laster oroitzapenaketorri zaizkie, hauekinbatean emozioa.

Gehienak, ezerraiteko denak, seminariotikpasatu dira, hor dute kontzientziahartu euskaldunak zirelaeta taldean izaiteak indartu ditu.Apezgoaren bidearen uzteak,horietan zenbaitzuk kanporatuakizan zirela, ahalbidetu duberen geroa libreki eraikitzea,jendarteko kodeak segitu gabe.Ozenki euskal herritarrak zirelaaldarrikatzeko bidea euskal kantuenbidez egin dute. Deitzenziren kantaldietan, herriz herriibili dira, zenbait aldiz kitorikedo bi sosentzat. Orduetan frankismoarengaraiak zirela, HegoEuskal Herrian ibiltzen ziren,hango abeslariek kantatzekodebekua zutela.

Gogoan dutekantaldi batzuk Guardia Zibilakinguratuta emanik, jendea kementsuetorria zela euskal kantuenentzutera.Segur dena, kantari hauek ereeuskararen zaintzean beren harriaekarri dutela. Saran plazerezhorien kantuak entzunak etakantatuak izan dira, hor zirenekbakoitzak bere oroitzapenakgogoan zituela.Liburua euskaraz agertuko daDurangoko Azokan. BestaldeEuskal Herri osoan, azaro etaabenduan mintzaldia eta kantaldiaelkartuko dituen agerraldiakeginen dira.


Ekitaldi bururatzean, Gexan

Alfarok egin bertsuak.

Colette Larraburu

(Bertsu aire batean...)

Bihotz-bihotzez eskerrak zuri

Lagun Colette Larraburu!

Euskal kantuaren historiaz

Idatzi duzu liburu...

Gogo handiz irakurri ere

Genuen bururen buru...

Beñatek eta biek gogotik

Euskaraz itzuli dugu.

Iparraldean kantu berria

Mixel Labeguerierekin

Abiatu zen eta jarraiki

Beste kantari hauekin:

Eztitxu, Etxamendi-Larralde,

Manex Pagola, Maite Idirin,

Peio Ospital, Pantxoa Carrère

Eta GUK taldearekin!

Euskal Kantuak euskaldungoa

Eta abertzalegoa

Sustatu zituen eta piztu

Orotan euskal gogoa!

Zorionez geroztik gaur arte

Beti berrituz badoa...

Mendez mende airostu dezala

Euskaradunen geroa!



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016