Gure Hitza | 2021eko Urriaren 21a

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin. Bi liburueder ere ba plazaratuak gai horietaz.

Hil berriak diren bi gizon horiek hartze dute euskaldunenaldetik milesker handi bat, bi familierieskaintzen ditugula gure dolumin bizienak.Egun hauetan, gogoan dugu ere PiarresCharritoneuskaltzain jakintsuna, sortzezhazpandarra,duela lau urte zendua eta astehuntan helduko zena bere ehun urtetarat.Beste orrialde batean oroitarazten dugu, eskerberoenak bihurtuz, nolako sail aberatsa eremanzuen apez bezala alde batetik, euskarareneta euskaldungoaren zerbitzari ezinago kartsubestetik.

Horiek hola, urria han harat joana zauku. SaranIdazleen Biltzarra ederki iragan da, idazle anitzbilduz eta Anai-Artea elkartea sariztatuz, omenaldisuhar bat eskainia izanik beti kar berarekinegin duen lan baliosa gogoan. Bai, bizikilan baliosa eta guziz beharrezkoa, traba guziengainetik, iheslarien alde, Euskal Herriarenonetan.

Baionan, berriz hor zuten Xingar-feria, hori eremunta handiko hitzordua, arrakastatsua izandena ez bazen ere bere usaiako sasoineanmoldatua. Hor ziren ekoizle frango, xingarrenuntsa prestatzen eta gazitzen beti berdin trebe.Ekoizleen arteko lehiaketan lehen saria bastidarbatek du irabazi. Hor zen ere, bistan dena,xingarraren kofradia baliosa, Laurent Pagadoyduela orain elkarteburu.Orain, gogo berarekin, Ezpeletak ari du prestatzenbere Biper-Besta. Biziki ezagutua eta bizikipreziatua dena bai Euskal Herrian berean baieta Euskal Herritik kanpo! Dudan egon dira egitenahal zen ala ez eta denen buru eginen daberaz, gu guzien bihotz altxagarri!

Denbora batez, Ezpeleta aipatzearekin, pottokazen lehenik gogora heldu, herri hortan gaitzekopottoka-feria izaiten delakoz. Orain, pottokakbeti hor dira segur, biziki untsa hori, bainanbiperrari emaiten zaio halako lehentasun batbezala, biper gustagarri horren fama bazterguzietara hedatua izanki-eta, eta beti aitzinahedatzen ari itxura guzien arabera.Eta urtxoak nun dira? Usaian baino pasaia gutiagonaski, anitzen ustez behin. Batzuk diotelarikbazela orobat usaiako mugimendua bainanurtxo anitz zerbait gisaz biziki goratik pasatzen,ez biziki heldu beraz ihiztarien menera. Bainanxo, sasoina ez da oraino bururatua


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016