Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Urriaren 21a

Aiherra

Aldaketa eta beroketaklimatikoa aipagai

Hazparne aldeko Izpindar elkarteakzuen bilkura antolatua.Klimaren astea kari, joan denigande goizean, Gozategia ostatukoterrazan, kafearen inguruangarai huntako gai seriosa aipatuda.Gobernu ezberdinen arteko jakintsunekaldaketa klimatikoariburuzko txostena berriki plazaratudute. Duela 5 edo 10 urteerraiten zaukuten klima aldaketanabari zela, Antartiko uretaneta Ozeano Artikoan hormaurtzen ari zela eta ondorioz itsasbazterrean urak goitituko zirela,orduan nehork ez zituen sinesten.Geroztik urak egin du bideeta haiek pentsatu guziak gauzatzenari dira.

Frantziako gobernamenduakorain aldaketaklimatikoari buruz zerbait eginbehar dela aldarrikatzen du, gaihuni buruz kanpainak antolatuz,eta denbora berean berak hartuengaiamenduak ez ditu errespetatzen.Gozategian bildu direnparte hartzaileak denak herrikoakedo auzo herrikoak ziren,gaiaz arras interesatuak, izanhautetsi, langile, laborari, erretretadunala beste. Denak batbestearen ondotik mintzatu dira,bakoitzak bilkuran parte hartzekoarrazoiak eta bere esperientziaezberdinen berri emanez.Bistan da mundu huntako gidariekdituztela erabaki garrantzitsuakhartu behar, baina bakoitzakbere xokoan gauzak eginezez da oraino berantegi. Aldaketaklimatikoa ezin baztertuzkoa da,baina larritasun egoera honetatikateratzen ahal gira. Hori dabilkuran azpimarratu dena.Bilkura zinez interesantea,jende ezberdinak bildu dituenak,batzuk jakintsunak, bestebatzuk gaiaz urrun direnak, bainazerbait jakin nahian etorriak.Gisa bereko bilkurak eginen dirahilabete guziz, Hazparne aldekoherrietan.

Antzuolara joaiteko izenemaitea

Azaroaren 13an Antzuolakodantzariek eta Herriko Etxeak,aihertarrak eta Kabalkadakoparte hartzaile guziak gomitatzendituzte, besta egun ederbaten han pasatzera. Aiherratikautobusak goizeko 9etan abiatukodira, eta handik arratseko7etan berriz itzuliko. Haatik izenaklehenbailehen AiherrakoHerriko Etxean eman behardira: 05 59 29 64 02 edo mairie.ayherre@wanadoo.fr, azaroaren7a aitzin. Harat joaiteko osasunagiria edo 72 orenez petikakoPCR testa beharrezkoa izanenda. Ongi etorri deneri!.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021/10/21

Xalbat

GS

Xalbat

Familiari eta laguneri leial, euskaldunapez eskuzabal eta apal,jende xeheaz axola, zerbitzariaeta behartsueri emana; portugeseta bertze etorkin, goxoanizan dira zurekin. Aihertar, mauletar,brasildar, pausuar, azkaindareta uztariztar, oro zure bihotzekoherritar.

Langileriaren egintza katolikoarenomonier: entzun, gogoetatueta justiziaren alde erabaki, “ezbakarrik baizik bertzeekin, ttipieneta pobreen alde” zinionzure apezte 50. urtemuga kari.Harrera eta elkartasuna izandira Ebanjelioa bizitzeko zurejokabidea. Xutik, oren bat, hilabeteguziz Baionan, Herriko Etxeaitzinean, Isiltasun Borobilean,Erretentzio Zentroetan etorkinekjasaiten duten egoera bortitzasalatzeko parte hartuz, “besteekzueri egitea nahi zinuketen guzia,egizue zihaurrek besteeri: hortanda Liburu Sainduek irakatsi guzia”Matiuren urrezko legea bizizinduen.

Beti batzuk eta bertzeen berriezgose, jendeen arteko loturak egiteazen zur...

Irakurri segida

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016