Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Urriaren 21a

Baigorri

Jesus Arrizubieta Tafallako eta Jean-Mixel Coscarat Baigorriko auzapezak izenpetzen ari
Jesus%20Arrizubieta%20Tafallako%20eta%20Jean-Mixel%20Coscarat%20Baigorriko%20auzapezak%20izenpetzen%20ari

Senidetzea

Baigorri eta Tafalla herrien artekosenidetzea handizki eta xoragarrikiospatu dugu joan den astehondarrean. Aro ederra lagun,besta eta adiskidetasun giroa, biegunez, trukaketa, kontzertu etaapairu kantari alaitsuekin. Ibiakoitzean,kultur, kirol, besta edokomunikabide elkarteak solastatudira elgarrekin geroan egindezaketena finkatzeko, gerobazkaria Plaza Xokon, trukaketahori azkarki lagundu duten janarieta edari hautekin, arratsezkontzertu zalapartatsuakiragandira. Igande goizean, herrikokarrika nagusiko desfile soinularieta iguzkitsua ikusi ahal ukandugu eta ondotik plaza nagusianegin da binakatzearen aktaofiziala. Jean-Mixel Coscarat etaJesus Arrizubieta, bi herrietakoauzapezen izenpetzeek gertakariaofizializatu dute. Besta tafallarrendantza eta soinu emanaldiarekinbururatu da, plazan.Aipamen eta agur berezi bat erenafartar joteroeri, loriaturik utzibagaituzte heien kantu eta bozek.Bururatzeko, ohar doi batezkorra halere, tafallarrak ehunkaetorri baldin badira, gertakarieder hunek izan dena baino baigorriargehiagoren parte hartzeamerexi zuela.

Mahats biltzea

Mahats biltzeak joanden asteleheneanIrulegiko sotoakbururatu ditu. 510tonako bilketa, batazbestean emaitza ona,kontutan hartuz biekoizlek aurten sotoautzi dutela, berenber arnogintzan artzeko(OtikoroneGohonetxeko BixenteIndart eta GermietaAgerriako Daniel Dupuy).Hastapenean,doi bat beldurtu zirenlekuka mutzitzea hasia baitzen,bainan azkenean bilketapollita egin dute, aro freskoeta ederrari esker.

Konfirmazioa

43 gazteren konfirmazioagure herriko elizan ospatu da,joan den igandean. Baigorribainan ere Urepele, Aldude,Banka, Suhuskune, Irisarri,Ortzaize, Bidarrai, Arrosa etaIrulegitik etorriak. Diozesakobikario jenerala zen mezareneramailea, beste hiru apezenlaguntzarekin.

Pilota

Zaharrer Segi pilota elkarteaantolatzaile, Herriarenatrofeoaren finalerdiak joanden igandean gure trinketeanjokatu dira. Emaitzak:Darmendrail-Ducassou 40 /Olzomendi-Sanchez 30; PeioLarralde-Ximun Lambert 40 /Ospital-Bixente Larralde 24.Finala igande goizean, urriaren24an iraganen da (10:00)aitzin partida gazteekin, finala(11.00): Mickael Darmendrail-Battitt Ducassou / Peio Larralde-Ximun Lambert. Ondotikbazkaria Plaza Xokon, izenakaitzinetik emanez ZaharrerSegiko arduraduneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016