Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Urriaren 21a

Baiona

“Bouquinville Ttipia” berrizitzultzen

Berriz ere osasun krisiak eraginik,2021eko “Bouquinville Ttipia”haur literatura festibala, BaionaIparreko Jouandin karrikan, iraganenda. Libreplume elkarteareneskutik proposamen anitz aukeratukodira. Urriaren 13tik azaroaren5era, ikusgarriak, filmak, adin guzientzakoliburuak deskubritzenahalko dira, tailer eta jokoetanparte hartzen ahalko da. Generoareninguruko jokabideetaz gogoetatzekoaukera izanen da, baitaere munduan neska, mutiko alabeste edonor izan ere, estereotipoguziak baztertzeko gisan.Programa osoa deskubritzekoedo(ta) izena emaiteko: www.billetweb.fr/le-petit-bouquinville-bouquinville-ttikia.

Baionan Kantuz

Urriak badauka malezia, aurtenbost larunbat lerrokatuz, bereedertasunen gehiago gozatzekobezala. Bainan horrek ez dituBaionan Kantuzen jarraitzaileakenganatuko, baitakite beti 4. larunbateaniragaiten dela berenanimazio gostukoa. Beraz euskalkantu herrikoiaren hitzordualarunbat huntako da, Euskal Museoarenaitzinean (11:00).Programan berriz Sorotan Beleren“Arratsalde honetan” errepikatzeazgain, ez da kantu ezaguneta airos eskasik izanen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016