Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Urriaren 21a

Amikuze

Antolatzaileak eta irakurleak
Antolatzaileak%20eta%20irakurleak

Miñan liburuaren irakurketa publikoak,emozio handia sortu!

Zabalik elkarteak antolaturik,Amets Arzalluzek idatzi Miñanliburua irakurria izan da, joan denibiakoitz goizean, Donapaleukozineman. 95 gaztek parte hartudute irakurketa hortan, ikastolakoikasle ohiak, baita ere orainDonapaleuko eta Larzabalekokolegioetan diren ikasleak. Liburuhuntan, Ibrahima Balde emigrantegaztearen ibilbidea xehekikondatua da. Irakurketa hunekemozio handia sortu du. Hunanola Amets Arzallusek bururatuduen memento hunkigarri hau:“Milesker esku-zartentzat, goizetikharia segitu duzuen guzientzat,zinez! Ni naiz hemen, bainan ezdut bakarrik liburu hau idatzi, Ibrahimaizan da lehen idazlea ahozeta nik nolabait lagundu dut hitzetaraekartzen. Madrilen da etaeskerrak igortzen ditu zuei denerieta goizetik haria honaino ekarriduten irakurle (eta) jostun guziei.Zinez idatzi dugunontzat hunkigarrida ikustea jendeak nola hartzenduen… eta orduan bai, Zabalikelkartea, bai zuei deneri ahaleginhau egitea (eskertzen dut).

Aldiberean ez nuke erran gabe utzinahi bistan dena, hunkigarri daartetan zati batzuk entzutea etaaldi berean gogor zait zeren eta,entzuten ditudanean, oroitzennaiz Ibrahimak nola kondatzenzituen, eta kondatzen zituelariknola sufritzen zuen. Eta beretzatoroitzapenen zauri hortan barneratzeaez da ariketa erreza izan etagogorra zaidala erraiten dut, zereneta oroitzapenen zakua dena berarentzat,besteentzat bizipenenzakua da. Gaur egun oraindik bizipenarenzauri hori sakona da, luzeda eta zabal da eta gainera gureherriraino iristen da! Aski da astehuntako berriak entzutea ikustekonoraino luze eta gogor den zaurihori. Beraz eskertzen dugun bezala,eskaintzen dugu ere, eginden lan eta ahalegin hau eta isuriden sentimendu guzia, gure herrianhil diren gazte etorkin horientzat.Espero dut agian tren hori,gidariak hobenik gutien zuen trenhori, segur anitz eskuk pusatzendutena, hasi Afrikatik eta Europakoinstituzio eta gure ingurukoinstituzioetaraino, anitz eskuk dutetren hori pusatzen eta beraz inportanteada esku horiek identifikatzea,seinalatzea eta halere korapilohorien askatzen hastea jendehunek ez dezan, edo guk denekez dezagun, zauri hortan jendeapairatzen gehiago ikusi, eta agianmundu hobe bat, justuago bat,zuzenago bat eraikitzeko denenartean. Milesker, ez nuen eskaintzahori egin gabe utzi nahi, eta berazgogoan (izan ditzagun) gure herrirainoiritsi eta liburua uste gabehetsi zaien gazte horiek denak.”

Migranteen gaia eztabaidan DonapaleukoHerriko Etxean

Irakurketa publikoaren ondotik,Zabalik elkarteak proposatzendu etorkinen gaia barnatzea etahortarako aste huntan bilkurabat antolatzen du, ostiralean,urriaren 22an (20:30), DonapaleukoHerriko Etxeko gelaberdean. Hor mintzatuko dira:- Amets Arzallus, bere esperientziarenkontalari.- Fantxoa Fleury, “ElkartasunaAmikuzen”, tokiko harrera elkarteareneginahaletaz aritzeko.- Daniele Unhassobiscay, “Etorkinekin”sarekoa, migrantegazte eta nerabeen harreraeta baldintzen argitzeko.Aktualitate krudelak gaia mingarriaazaleratu berri du, eta aipatzenez denean ere, jakin behar dugueguneroko ogia dela hainbat etahainbat bi zangotako humanoentzat,hemen eta munduan barna.

Amikuzeko ikastolako lagunenkantaldia Donapaleun

Amikuzeko Ikastolak bere 50urteak ospatzen segitzen du.Iraileko besta handiaren ondotik,hilabete huntan kantuari emaitendio lekua. Nola ez? Ikastola etaeuskara, kantuari hertsiki lotuakdira betidanik. Izan sustengu kantaldi,haurren urte hondarrekoikusgarri, edo beste edozer besta,kantuz bizitzeko ohitura dugu. 50urteentzat beraz, Ikastolaren ibilbideabarnetik edo hurbiletik, segituduten kantarieri gomita luzatuada, lagunen kantaldian parte hartzeko.Hitzordua kantaldi paregabehunendako, urriaren 24an, igandez(16:00), Donapaleuko zineman.Hor agertuko dira besteakbeste: Aguxtin Alkhat, TraucaSègas, Ergi Familia, Pil Pil,Jean-Mixel Etxegarai eta ExtebeSallato, Lümendi, Kilika, ikastolakohaur eta burasoak. Sartzea10€tan eta ondotik talo eta trago.Kantatzen duen herria, ez da nehoizhilen!

Lohizune Berhantzeko eiheraberritua

Duela zonbait egun, urriaren10ean, igande goizean, eiherenelkarteko 50 bat lagun Pagolanbildu dira, beren urteko gorabeherenaipatzeko. Arratsaldean,joan dira auzo herrira, bisita batenegitera. Hain xuxen, Lohitzunera,Berhantzeko eiheraren ikustera.Hor, harriturik eta xoraturik, miretsidute eihera guziz abandonatuazena, orain osoki arrapiztua agertzeko,Guillaume eta Kellyk eginduten obra. 9 urtez lanetan arizanik,bi gazte horiek pikoan ezarridituzte ur-bidea, errotak, harriak,turbina elektrizitatea egiteko etabizitegia. Ohargarri ere, baliatudutela ondo-ondoan aurkitzenden harrobia, beren esku trebeekinerabiliz. Zinez aipagarria dahor egina izan dena, Berhantzekoeihera zaharrari bizi berri distiratsuaeskainirik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016