Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2021eko Urriaren 21a

Donibane Lohitzune

Prefeta, Euskal Elkargoa eta Herriko Etxeko ordezkariak lankidetza izenpetzen
Prefeta_%20Euskal%20Elkargoa%20eta%20Herriko%20Etxeko%20ordezkariak%20lankidetza%20izenpetzen

Kostaldeko egokitzeko lankidetzagaratzeko proiektua

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetakoprefetak, Jean-René EtchegarayEuskal Elkargoko presidenteaketa Jean-François Irigoyen herrikoauzapezak, joan den asteansinatu dute lankidetza garatzekoproiektuaren kontratua.Itsasbazterrak jasaiten dituen kalteaksaihesteko, diru-laguntza haunazional proiektu deialdi batenbarnean sartzen da. Euskal Elkargoaketa Herriko Etxeak bateragaldea pausatua zuten. Estatuarekinizenpetu den akordioa, 2021-2024ko urterentzat da, 6,4M€kostako da, “Frantzia Berrabiaraztea”planoan sartzen da, 2,6M€kodiru laguntzaeskuratukoda.

EuskadikoOrkestra etaKalakan

EuskadikoOrkestra etaKalakan taldeak diskoa argiratuberri dute, Donibane LohizunekoJai Alaian urriaren 23anaurkeztuko dute (20:00).Proiektu berri huntan, Kalakaneta Euskadiko Orkestrakberen sentsibilitate eta helburuakbateratzen dituzte, euskalfolklorea berritzearen aldekosorkuntza eder eta aberatsaeskainiz. Karia horretara, JagobaAstiazaran musikagileakorkestra-hizkuntzara ekarri dituKalakanen zenbait kantu, Xalbadorbertsulariaren hitzak, baieta Mikel Laboaren eta JoxeanArtzeren Txoria Txori abestia.Sartzea erreserbatua behar dascenenationale.notre-billetterie.fr helbidetik.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016