Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Urriaren 21a

Hazparne

Urtsuia karrikan etxea sutan
Urtsuia%20karrikan%20etxea%20sutan

Sute handia

Duela zonbait egun sute ikaragarribat gertatu da, Urtsuiakarrikan den etxe batean, idurizelektrika arazo batzuengatik. Ondoriozhiru familia gelditzen diraegoitzarik gabe, lagun batzuenetxean, familian edo hotelean.Aterabide horiek behin-behinekoakizanki, norbaitek laguntzaekar badezake, Herriko SozialZentrora deitu behar du (05 5970 29 07). Handik apailatzen diralaguntzak.

Herriko kontseiluaren berri

Irailaren 29an azken kontseiluaMendealan iragan zen, publikoariberriz zabaldua.Lehen lehenik Zerbitzuen ZuzendariOrokor berria aurkeztu da:Marie Lhoumeau anderea, irailarenlehenean Hazparnen laneanhasi dena. Frantzia hego-ekialdeanpostu frango bete eta,hara, azkenik Chinon herrianegonik hunat etorria dela. Bereesperientzia anitzak Hazparnelagunduko duela proiektu berrienburutzen espero da.Auzapezak egin dituen harat hunatbatzuen berri eman du etadenek ontzat hartu dituzte.Kaperako obren hirugarrenzatiaaipatu da, hunek 650.801,09€gostako du.

DRAC-ak %50 emanendu, Eskualdeak 60.000€.Herriaren gain 319.633,97€ gelditukodira. Oposiziokoek kontrabozkatu dute erranez buxet orokorrarekinez zirela ados beraz.Gehiengoak eta abertzale taldekoekalde egin dute.Kaperaren alde emaitza anonimobaten onartzea ere bozkatuda.Departamenduari, seguritatearenhobetzeko eginen direnantolaketa batzuentzat laguntzagaldatuko da:

- Peña auzoan autobusa goaitatzekoaterbe baten eraikitzeko.

- Oinezkoen bide bat baratzepublikoan egiteko.

- Hazketan bideska bat, haurrakautobus geltokira joaiteko.

- Pilota Plazan andeatu den bidepuska baten konpontzeko.Hau denek onartu dute. Segidaheldu den astean.

Auzotegi elkarte berria

Joan den urriaren 8an Minhoztarrakelkartea sortu zen,Pikasarria baserriko selauruederreaniragan zen bilkurarenkarietara. Minhotz kartierrekohogeita hamar biztanle pasaelkarretaratu ziren batasunhorren ofizialki xutik ezartzeko,azken denboretan egin gogoe-ten haritik. Gizaldi desberdinakhor bilduak ziren, izan kartierrekobertako biztanleak edo auzoalderaetorri berriak. Jendeen artekoloturak azkartzea elkarren artekomemento goxo batzuk antolatuz,auzoguneko bizitza hobetzea elkarrenartean gauza batzuk eginez-lehen erabiliak ziren bide xendrabatzuk garbitzea aipatu zen besteakbeste-, ez dira xedeak eskasagertu! Elkarte berriarenhelburunagusietako bat izanen delarikkartierra zeharkatzen duen departamendukobidearen antolaketarentzat,proposamen zehatzakegitea, hala nola abiadura eztizalebatzuen eraikitzea, oinezkoen etabizikletarien ibilbidea antolatzea.Biltzar nagusi sortzaile hori norberakekarria zuen janari eta edaribatzuk preziatuz, umore ezin hobeanamaitu zen.

Taloak ikastolaren alde

Urriaren 22an, ostiralez, talo arratsaizanen da, Elizaberri auzoko Etxeberriaostatuan (18:00). Taloak hanberean jaten ahalko dira, edanezeta konpainia onean edo bestenezetxera eramaiten ahalko dira.Ezkia ikastola sustengatuz, momentuon baten pasatzeko menturaeskainia da.

Erakusketa

Urtero bezala, denek ezagutzenduten Beñat Loyatho herritarrak,azken denbora hauetan egin dituenobrak erakutsiko ditu Choribitgelan urriaren 25etik azaroaren8ra. Paisaiak eta potretak talentuhandiz tindatzen dituen artista hunenlanaren ikusteak balio du.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016