Herriz Herri - Hendaia (L) | 2021eko Urriaren 21a

Hendaia

Estreinaldi egunean, Herriko Etxeko arduradunak, Sonia eta Jean-Pierre Sanchez
Estreinaldi%20egunean_%20Herriko%20Etxeko%20arduradunak_%20Sonia%20eta%20Jean-Pierre%20Sanchez

Bidasoa etorkinekin, emigranteensustenguz ari den elkarteak, urriaren23an (10:00), Hendaiako VillaMarie etxean (15 Elizaren bidea),bilkura antolatzen du. Bilkuranelkartea aurkeztuko da etaetorkinen egoera aipatuko. Deneriirekia da.

Erakusketa

Urri hastapenean, GaztelukoMerkatuan, urriaren 8an hasirik,urriaren 22a arte (10:00-17:30)Jose-Luis Gaztelumendiren obrakestreinatuak izan dira, Sonia berebizi-laguna hor zela. Lanbidez erakasleazen, Hendaiako irudiak etaTxingudiko bazterrak gustukoakzituen. Honen obrekin batean,Jean-Pierre Sanchez ziburutarrarenzizelkadurak ikusgai izanendira.

Hegazti migratzaileak Abbadian

Udaberri honetan "STOC harrapaketa" protokoloaren baitan,urteotan erreprodukzioaren kalitateakontrolatzea ahalbidetzenduena, hegaztiak eraztuntzekooperazio berria, Abbadian burutuberri da.Abbadiaren domeinuak esparrunazionaleko ikerketa zientifikoetanparte hartzen du, hegaztienpopulazioen egoera ezagutzeaahalbidetuz eta informazio baliotsuabiltzen du babestutako gunenatural hau ahalik eta untsakudeatzeko.2021eko saio huntako 20 egunetan,guzira 33 espezieko 1.722hegazti harrapatu, identifikatu,sexatu, pisatuak izan dira. Berreskuratuhegaztieri egin neurketabiometriko guziek osasun egoerari,aztarnategian egon denborari,gizentzeko dinamikari etamigrazioaren iraupenari buruzkoinformazioa emaiten dute.

Zine-Topaketa

“Non dago Mikel” filma ikusgaiizanen da, urriaren 27an(20:30), Les Variétés zinegelan.Amaia Merino eta MiguelAngel Llamas filmaren sortzaileakhor izanen dira. Film hunenistoria, 1985ean Mikel Zabalzanafartar gaztearen desagertzeariburuz da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016