Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2021eko Urriaren 21a

Irisarri

JPE

Eskubaloia

Irisartarrak eskubaloi taldeak,galdu behar ez zuen jokaldia,35/27 irabazi du, Aurillac taldearenaurka. Horra orain lehenurratsa egina, ongi bururatuaizan bedi, partida batzuen hastapenairabaziz heldu baitasegitzeko gosea. Larunbateanurriaren 23an, berriz Airoskigelan, Saint-Nazaireko taldearenaurka ariko da (19:00). Ezahantz!

Sortze

Mathieu Oxarango, Irisartarrakeskubaloi taldeko kapitainari,partidaren irabaztea opari bezalaeskaini diote.Jakin da, Laure Etchebaster etaMathieuri, Aines alaba pollitasortu zaiela.Sortu berria familiako goxotasuneanhandi dadila, beharrezaitaren urratsak segituz.Goresmenak aita-amari eta bialdetako amatxi eta aitatxieri!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016