Herriz Herri - Itsasu (L) | 2021eko Urriaren 21a

Itsasu

Heriotze

Joan den larunbatean,urriaren 16an, zendu da MariaConcepcion Larteguy, sortzezEcheverria-Iturburua, HalkeikoMixelen emaztea. 85 urte zitueneta Zuraideko erretreta etxeanerretiratua zen. Haren ehorzketaelizkizuna iragan da joan denasteartean Itsasuko elizan.Gure partetik, astekari hunenbidez, dolumin beroenakhelarazten dizkiogu familiari.

Rafting/kanoraft jarduera

Eskolako oporraldietan, herrikoGizarte Ekintzako Udal-Zentroak(CCAS batzordeak) aisialdirakoegunak antolatzen ditu, herrikoedo inguruko herrietakohaurrentzat. Oporraldi oro,programa, datak, ordutegiak etatarifak jakinaraziak dira familierielektronika edo afixa bidez.Gisa hortan, rafting/kanoraftaktibitatea antolatua da, 2006eta 2009 urteen artean sortuhaurrentzat, urriaren 26an,asteartez (10:00-12:30), IbayakRafting elkartearen ardurapean.Garraioa familien gain izanenda.

Mus txapelketa

Heldu da urte guziz bezalaTxistulari ostatuak antolatzenduen mus txapelketarentenorea! Aurtengoa, 36. edizioaizanen da! Azaroaren 9antxapelketa hasiko da, bainaizenak azaroaren 2a barneeman behar dira telefonohuntara deituz: 05 59 29 75 09.Parte-hartze saria 15 eurokoa dajokalari bakotxagatik. Eta sariakorotara 4.000 eurokoak dira!1.000€ bikote irabazleari, 400€bikote galtzaileari, eta bestaldehainbat gisa desberdineko sari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016