Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2021eko Urriaren 21a

Izturitze

Izturitzen, Tote Saldubehereren apez sartzea Hazparneko lurraldean
Izturitzen_%20Tote%20Saldubehereren%20apez%20sartzea%20Hazparneko%20lurraldean

Parropiako elgarretaratzea

Ez zen jende metatzerik gertatuIzturitzeko elizan joan den igandean,parropiaren hedadura ikusiz,batzuk beldur hori bazeukatenere. Elizkizuna haatik bereziki ederraizan zen, Xalbat Berterretchekantu gidari bikainak lagundurik,Mayi Laclau gure organista horzelarik erne.Tote Saldubehere apezari ongietorri ofiziala egina izan zitzaion,hastetik Dominique Errecart erretorearenhitzaldiarekin, ondotikbi laikoek parropiaren eta oroharHazparne lurraldearen berri xehekiemaiten ziotela.Bere ihardespenean senditu zenez dela lo egoitera jina. Errealitateberri baten ezagutzeak ikarakemaiten badizkio ere, nahikarizbetea agertu da, berak ziola“ez naiz gaztea bainan badutfreskotasun poxi bat” eta “apezbat ez erabilia izaiteak du higatzen”.Beraz ez utzi geldirik.Makeako apezetxean biziko da,bainan aste guziz Hazparnenbulego biltoki bat atxikiko du,parropiako Aterbe Ona etxean.Dominique Errecart etaXipri Arbelbiderekin aldizkaherriz-herri ibiliko dira.Hemengo jendeen artean murgildurikbizi dadila maite duenbezala.Elgarretaratze goxo hau Artetxeasalan bururatu zen, bi solas egiteanhurrupa bat edanez.

Euskal sorkuntzaren hitzordua

Urriaren 22an ostiral arratsez,(19:00), bi ikusgarri Artetxea salanbeharrak dira.

Kutxetan ibilki”, 6 urtetik goiti. Ezohiko gauza parrasta batekin jokalarialai batek, gure irudimenezkooihan batean ibiltzera eramanengaitu. Gazte ipuinetan inspiratutakosorkuntza da.Tomiris Atx Teatroa (21:00), 12 urtetikgoiti, ikusgai izanen da. Errealitateaeta fikzioa uztartzen dituenistorioa da, emazteen aurkakoindarkeria daukana gai nagusitzat.Lekua atxikitzeko: www.kulturapaysbasque.fr gunetik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016