Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Urriaren 21a

Sara

Beti Gazteko kideak umore onean
Beti%20Gazteko%20kideak%20umore%20onean

Erretretatuen ateraldia

Urriaren 13an iragan da, hupatudira Larrun gainera, denboraederra zuten, bainan haize hotza,izigarriko bista bazen, kostaldeaongi ikusten ahal zen.Kanpoko haize hotza kentzeko,Denen Etxean bentan gosarieder batekin berotu dira, bestakomiteko gaztek ofreitua. Beheitijautsi dira eta Trois Fontainesjatetxean bazkari eder bat ukandute, Garate familiak prestatua,janari onak bero beroak. Sophiesozial saileko lehendakariakeskerrak eman ditu, 40 presunaateraldi hortara etortzeagatik,bai eta Henri tren ttikiko buruzagiakdohainik bidaia eskainirik.Ganex, Beti Gazteko lehendakariakKontseilua eskertu du etaagian Covid hori bukatuko delakoan,heldu den urtean lehenbezala segituko dutela borondatearekin,arratsaldeko bortzakinguruan, umore onean, denaketxe aldera joan dira.

Abisu

Usoaren astea iraganen daurriaren 25etik 29a arte. Urriaren25ean, astelehena (17:00),errebotean pilota partida SarakoIzarrako pilotariekin iraganenda, 28 eta 29an usotegien bisita,hortako erreserbatu deituz 0559 54 20 14. Bestalde, oraindanikSarako jatetxeetan usoajaten ahal da.Sarako herriak bere biztanleeri“Capitaine Fibre” tailerrak urririkproposatzen ditu: internetkontsultatu, bilaketak egin, hel-bide elektroniko bat sortu, mezuakbidali. Hazilaren 8, 15, 22eta 29an iraganen dira. Bi tailerrak,egun erdizka goizez (9:30-12:00) eta arratsaldez (14:00-16:00) antolatuak dira. Hortakoizenak eman behar dira HerrikoEtxerat deituz 05-59-54-20-28,ahal bezain fite.

Egur lotak, suko edo akazialotak ukaiteko, Herriko Etxeanabenduaren leheneko izenaeman behar da.Larre erretzeak, Herriko Etxeandeklaratu beharko dira, hazilaren30a aitzin, oroitu ez baldinbaduzue izena emana, ez daerretzen ahalko.

Pilota trinketean

2. mailan:Mougica Iban – Lecuona Aritzirabazle 40-27 Haziaren kontra,Endara Denis – Calvet Danielgaltzaile 40-36 Airetik-en kontra,Iribarren Unai – HaroçareneArnaud irabazdun 40-34 ZaharrerSegiren kontra.

3. mailan:Mariluz Julien – EtcheverryUnai irabazle 40-00 Uhaldearenkontra.

4. mailan: Iribarren Oihan– Sansinena Xanti galtzaile40-23 Urruñarrak-en kontra,Alfaro Ellande – Elizalde Laurangaltzaile 40-38 Kapito Harrirenkontra.

Artekoak: Iriarte Eñaut– Iribarren Oihan irabazle 40-32Lau Herriren kontra.

Gazteak:Etxeberri Pacheco Manex –VellaBarneix Leni irabazle 40-04Eskulari-ren kontra,Errugbia – Elorrion, Sarak galdudu 14-33 Elorrioren kontra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016