Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Urriaren 21a

Senpere

Jacques Schreiber axuanta hitzaldia emaiten ari
Jacques%20Schreiber%20axuanta%20hitzaldia%20emaiten%20ari

Txertaketako langileak eskertuak

Izurrite bete betean ginelarik,publikoari hurbiltzeko gisan, erabakiaizan zen Donibaneko txertaketakozentroa Senperera etorzedin, astearte eta ostiraletan,Stéphanie Daragnes medikuarenzuzendaritza pean. HerrikoEtxeak bere aldetik, 20 bat kidebildu zituen lan egiteko, hauetanherriko langile, hautetsi eta bolondresandanaxka bat, JacquesSchreiber axuanta zutelarikkudeatzailea. Martxoaren 26tikirailaren 7a arte, Larrekon etaXabatene salan aritu dira. Hastapeneanmodu ezti batean, haatikuztailaren erditsutan, osasunbaimena baitezpadakoa agindudelarik, olatuaren moduan jendeahurbildu da, egun batzuetan260 presunetaraino. Bitarte horretan,5.400 dosi banatuak izandira, 12 urtez goitikoeri.

Geroztikbertze 300 dosi gehiago ezarriakizan dira kirol zelaiko salan, hunekastearte arratsaldetan segida hartudu, hitzordua: 07-49-55-31-61telefono zenbaki huntan. Urriaren8an, elgarretaratzea HerrikoEtxeak antolatua zuen, partehartzaileguziak mahai inguru bateaneskertzeko. Jacques Schreiber-ekemozioz beteriko hitzaldian xehetasunasko eman dauzku. Ekimenhori eraman duten guziek, txaloakongi merezi dituzte.

Dantza lehiaketa larunbatean

Xuxen erraiteko, Gizarteko DantzenEuropako lehiaketa handiaproposatua zauku, Larrekon,urriaren 23an (14:20-19:00).Hendaiako “Danse génération64” elkarteak, dantza artistikoenikuskizuna eta kirol dantzenaurkezpena antolatzen du. Lehenaldia da naski gure herrian holakoekitaldia antolatua dela, dudarikgabe 4 oren et’erdiz dantza artistikoaksortzen duen ikusminazgozatzeko parada ezin hobeadugu. 8 urtez goitikoeri zabalduada, prezioa 10€ / 6€ 12 urtepetik,Senpereko turismo bulegoanerreserbak, baita lekuan bertan.

AlboSax igandean Larrekon

Larunbateko dantzek lekua laualbokari, lau saxofoilari eta erritmikosekzio baten musikarieriutziko diote. Alboka, Euskal Herrikotresna horrekin, Mixel Ducaumusikaria eta sortzailea maiteminduzen. Saxofoi laukote batekinuztartuz, “Big Band” bezalakoorkestrazioekin, talde handibaten egitea asmatu du. Hunenondorioz, soinu berri eta originalhunek emaitza paregabea sortudu, nola beraz holako ikuskizunahutsegin, “Otazu Blues” izendatua.Erreserbak, Euskal Herrikoturismo bulegoetan, baita lekuanbertan.

Klaseko afaria

Betidanik, negua ate joka ari denmementoan, iragaiten dira klasetakoapairuak, oraingoan 1961eansortu direnen txanda dugu. Beraz60 urteak ospatzerakoan, berenbizi-lagunekin, afaria iraganen daAmotzeko Mendionde ostatu-sagarnotegian,hazilaren 27an, larunbatean(19:00). Parte hartzea40€ izanen da, haatik izen emaiteabeharrezkoa da, 15a aitzindeituz: 06-30-15-52-74, 06-87-29-47-62 edo 06-82-99-98-92.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016