Herriz Herri - Urruña (L) | 2021eko Urriaren 21a

Urruña

Sakatrapu antzerkia Itsasmendin

Hilaren 24an, igandearekin (11:00),Urruñako Antzerki Eskolak antolaturik,Izturitzeko antzerki taldeak PantzoHirigaraik idatzi “Sakatrapu” izenekoantzezlan ederra jokatuko du, Itsasmendizineman. Etor eta goza!

Xerar Urrutia Sarako Biltzarrean

Aurten Sarako Idazleen Biltzarra lauegunez egin dute, urriaren 8tik 11ra,eta Baionako Maiatz argitaletxearenmahaian salgai izan da Xerar Urrutiaidazle urruñarraren azken liburua,“Euskal Gerrikoa” izeneko eleberrihistoriko-mitologiko zoragarria.

Urruña arrosaz

Bularreko minbiziaren kontrakokanpaina lagundu nahian, Urruñanhonako programazioa prestatu dute:hilaren 22an, ostiralarekin, “De plusbelle” filma Itsasmendi zineman.Ondoren solasaldia DetekzioenEskualdeko Koordinazio Zentrokoordezkariekin. Hilaren 23an, larunbatarekin,Ibilaldi Arrosa herriko plazatikabiaturik eta Sokorriko kapera,Lizarragako etxaldea eta Urtubiakojauregia zeharkatu ondoren, berrizplazara itzultzeko. Jatekoak UrruñakoGEUZ-en eskutik. Izena emateko:05.59.47.95.08

Euskal prentsaren xokoa

Pausuko Xaia ostatuan euskal prentsarentxokoa ezarri dute denen eskura.Hor topatuko ditugu astero: Berria,Herria, Gara, Argia, Mediabask, Enbata,Sud-Ouest, Ttipi-ttapa, Urruña…eta beste egunkari eta aldizkari zenbait,eguneroko kafea goxoki dastadezagun. Etor eta irakur!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016