Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Urriaren 21a

Uztaritze

Eskuz Eskuren zuzendari bulegoa
Eskuz%20Eskuren%20zuzendari%20bulegoa

Errepiragaraia aintzirako poluzioa

Aitzineko astean aipatu da Errepiragaraiaaintzira inguruak ukanduen poluzioa, petrolio isurkiekin.Ohartu direnetik hemengo suhiltzaileek,Orteseko suhiltzaileenlaguntzarekin, behar ziren gerizapeenhornidura guziak tokianeman dituzte, petrolio hori ez zedinErrobi errekara isuri. Bi enpresa,kutsadura horien garbitzen berezituak,etorri dira geroztik. Gauregun garbiketa gehiena egina daeta Errobitik biltzen den edatekour garbiak ez du gehiago kutsatuaizaiteko arriskurik. Hegalaldiaeta AAPPMA elkarteak erne jarridira, lehena hegazti batzuk hunkituakbalira eta bigarrena Errobikoarrainengatik. Oraino aintzira inguruajendeari debekatua da eta jendarmeriakbere inkesta segitzendu.

Eskuz-Eskuren ateraldia

Errexki konpreni zaiteken, urriaren2an larunbatarekin Lasa Etxoiniajatetxean ageri zen alegrantzia.Urte bat eta erdi penitentzia eginondoan, Covid-arengatik, hirugarrenadineko Eskuz-Esku elkarteakbere lehen ateraldia zuen etaegin da, aro eder bat lagun. Goizpartea Arnegiko saltegietan pasatuondoan, 85 bat lagun jatetxerabildu dira, bazkari on batez gozatzeko,bainan bereziki elgarretaratzeko.Berrehun kidez goiti dituenelkartetik gehiago ere etorrikoziren plazerekin bainan kopuruamugatu behar izan da, jatetxeakhala galdeginik. Elkarrizketatzeandenak ados ziren, ez zuten egunhori hutsegitekoa. Kantu zonbaitbazkal denboran airatu badira,behar bada egun horrek gehixagomerezi zuen. Dena den elkartekozuzendaritza, Edmond Etcheverrylehendakaria buru, pozik geldituda. Ondoko ateraldia abenduanizan daiteke, Eguberriko bazkariarentzat.Ohiduraz beti anitz jendebiltzen baita, urte bukaera hortakobestara, aurkituko ote duen gelaaski handirik zen lehendakariarenkezka. Gerokoak geroko.

Klimaz mahai ingurua

Joan den asteazken arratseanLapurdi gelan iragan da mahaiinguru interesgarria, Hélène MartyChaleon eta Maitena Etchebarnehautetsiek kudeaturik. Lau elkarteziren gomitatuak, bakotxa berelekukotasun eta esperientziazmintzatu da. Mahai inguru horrenhelburu nagusia zen ondarkinentratatzea eta molde batez edo bestezberriz baliatzea.Lehen elkartea

''LesCarriolesVertes'', 2019ansortua, 30 bat bolondresekinsukaldeetako ondarkinentratatzeaz eta konpostatzeazberezitzen da. Izanditaizke partikular batzuenganikedo jatetxeetarikbildu ondarkinak, berek ezbadute errextasunik konpostaegiteko. Beren lanagehienik Kostaldean oraingozdute. Konposta horiekondotik salduak dira berrizbaratzezaineri.Bigarren elkartea ''Oilategi'' helburuberdintsuarekin dabil, bainanhunek etxetako eta ostatuetakojateko ondarkin hoberen guziakbilduz, han eta hemen oiloak haztenditu eta partikularrak laguntzenoilo hazkuntzan tokia eta ahaladuten ber, tokiko oiloak fagoratuz.Hegalaldia elkartearekin partaidetzanlanean ari da.

Hirugarren elkartea ''Konpon Txoko''izenarekin, Baionan gehien lanegiten du eta berezitua da tresnaedo material higatu batzuen konponketan,izan diten menaiuetakoedo enpresetako tresna (elektrikazko,elektroniko edo beste)ahal bezain guti bota dadin etabatzueri bigarren bizi bat eman.Laugarren elkartea Uztaritzenoso ezaguna da, ''Bil ta Bila'' izenarekin,2017an sortua, jendekeskaintzen dituzten anitz gauzabaliagarri desberdin biltzen ditu(liburu, bezti, tresna, muble) etagero arrazoienean berriz saltzen.Helburu bakarra du, ikastoletanmugikortasun mugatua dutenzerbitzuan ari den IntegrazioBatzordea laguntzea, irabazi guziakhuni eskainiz. Brik à Brak salmentabatzu herrietan antolatzenditu, baina ere saltzen Larresoronbihotz oneko presuna batek urririkhunen gomendio emana duenaterbean. Obra ona eta eskerrakhartze dituzte bolondres guziek.Dena den lau elkarteen kezka nagusiada, ez behar den bezala boterepublikoenganik ezagutuak etalagunduak izaitea. Bainan agianegoerak hobetuz joanen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016