Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021eko Urriaren 21a

Ziburu

Batzorde berri bat Zokoan

Duela zonbait denbora Ziburun,herriko kontseiluak erabaki zuenbatzorde batzuen auzoaldeka xutikezartzea, sei orotara. Lekuan lekukojendeak jakinarazteko zer igurikatzenduen, agertzeko bere arrangurak,muntatzeko ere elgarretataratzeherrikoi zonbait, besta zerbaitere berdin. Xede hori ez da haatikgauzatu orain arte izurritearengatik.Gauzatzeko tenorea orain jina dela,lehen batzordea muntatuko da ortzegunhuntan, urriak 21 (18:30),Zokoako atsedengunean iraganenden bilkura batean. Zokoa etaUntxin auzoaldetan bizi direnentzat.Batzordean sartzeko 18 urte beteakbehar.

Odol emaitea

Odol emaite bilketa urriaren 22aniraganen da (15:00-19:00), Bartheskarrikan den Baliatze Anitzekogunean. Egun hortan ezin baduzu,ondokoa azaroaren 18 eta 19an iraganenda, xehetasunentzat dondesang.efs.sante.fr gunean



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021/10/21

Ziburu

Geltoki aitzinean, hil etorkinen sustenguz jendea bildua
Geltoki%20aitzinean_%20hil%20etorkinen%20sustenguz%20jendea%20bildua

Emigranteekin sustenguzelkarretaratzea

Aitzineko asteartean, goizeko 5akaldera istripu larria gertatu zen,Hendaiatik heldu zen tren bateklo egiten ari ziren lau gizon Ziburualdean jo zituen, 3 pertsona hil diraeta bat larriki kolpatua izan da.Ziburuko Herriko Etxeak mezuhonen bidez iharduki du: “Gureherrian 3 etorkinen heriotza eraginduen istripua goiz huntan egiazkogiza drama da. Tragedia honekerrealitateraitzultzen gaitu, eguneroetorkin batzuk beren bizia jokatzendute, Bidasoa zeharkatuz edotrenbidea segituz Baionara iristekolehenik”.Gertakaria jakin orduko, DonibaneLohizune-Ziburuko “ElkartasunaLarrun” tokiko etorkinez arduratzenden elkarteak mobilizaziodeia egin zuen.

Dei huni juntatudira: Irungo Harrera Sareak, Etorkinekin,Cimade eta Diakite mugimenduak.Elkarretaratzean: “6hil azken hilabete hauetan, askida!”; “Euskal Herria ez da hilerriabilakatu behar!”; ...

Irakurri segida

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016