Ba ote dakixu? | 2021eko Urriaren 21a

Akitaniako Alienor (1/2)

Akitaniako dukearen lurraldea XI. mendean
Akitaniako%20dukearen%20lurraldea%20XI.%20mendean

Hatchepsout emazte faraoiaren ondotik,beste “emazte handi” baten historia kondatukodizuet egun, gure garaitik hurbilagodena, denboran eta espazioan. AkitaniakoAlienor-en historia. 1122an sortu zen. Akitaniakodukearen (Guillaume X) alabazen. Bere ama Chatellerault-ko Aenor zen.Horregatik, Alienor izena ukan zuen, Aliénorizenak “beste Aenor” erran nahi baituokzitanieraz.

Guillaume IX Akitaniako dukefamatuaren alabatxia zen. “Guillaume Trobadorea”deitua zen, poemak idazten baitzituenokzitanieraz (letradunen hizkuntzaErdi-Aroan Akitanian). Poeten gorte batsortu zuen. Kortesiazko amodioaren (finamor oktzitanieraz) aitzindari bezala ikusiazen. Alienor handitu zen gorte letradun horretan.Bere ama-hizkuntza okzitaniera zeneta latina haurtzaroan ikasi zuen. Bere aitarengortean, trobadoreen kontakizunak etakantuak entzuten zituen. Printzesa batenedukazioa ukan zuen.

Akitaniako dukesa

Alienor-ek biziki goizik galdu zuen bereama (1130ean). Ordutik goiti, Poitiers-koRaimond, Guillaume IX.aren anaia, Alienorezokupatuko zen, tutore gisa. 1137an, Alienor-en aita Konpostelan hil zen (beilaz joanazen). Alienor-ek ahizpa ttipi bat bazuenbaina ez anaiarik, orduan, 15 urterekin, Akitaniakodukesa bilakatu zen (eta Poitoukokondesa). Alienor Frantziako erresumarenprima gutiziatuena zen.

Epoka honetan,ez zen ere pentsatzen ahal emazte batuztea bakarrik lurralde baten kudeatzeko.Orduan, Frantziako errege Luis VI.ak beresemearen eta Alienor-en arteko ezkontzainposatu zuen. Beraz, 1137ko uztailaren15ean, Bordeleko katedralean, Alienor etaLuis ezkondu ziren. Frantziako erresumakopremua Akitaniako duke bilakatu zen bainaAlienor Akitaniako dukesa gelditzen zeneta Akitania ez zen Frantziako erregearenjabetzan sartzen (halere, epe luzean, ez-kontzaren helburua hori zen). Akitaniakodukea Frantziako erregearen basailuazen baina Akitaniak bere autonomia begiratzenzuen.

Frantziako erregina

Baina soilik bi aste berantago, Luis VI.ahil zen eta Alienor-en senarra Frantziakoerrege berria bilakatu zen, LuisVII izenarekin. Orduan, Alienor Frantziakoerregina bilakatu zen. Alienor-ekAkitaniako gortearen ohidurak eta bizimoldeakinposatu zituen. Trobadoreakgortean instalatu zituen, usaia berriaksarrarazi zituen, jateko (konfiturak), beztitzeko(kolore biziak, lepo zabaldurak…)edo joko sailetan (torneoak kudeatzenzituen). Frantziakogorteko giroa oso aldatuzuen baina ez zen denen gustukoaizan. Gorteko noble batzuek erreginaren“bizimolde arinak” kritikatzen zituzten.

Jada, zurrumurruak hedatzen hasi zirenbere desleialtasunaz. Adulterioaz akusatuaizan zen (Saldebreuil zaldunarekin)baina frogarik gabe. Mementu horretansegurki lehen tentsioak sortu ziren Luiseta Alienor-en artean. Baina, egiazkogatazka Gurutzadaren denboran piztuzen. 1147an, Aita Sainduak eskaturik,Luis VII-ak Gurutzadara joaitea erabakizuen (Bigarren Gurutzada, 1147-1149).Armada handi bat ekarri zuen bai etaere bere emaztea, hots erregina. Alienorek,beste anitz emazte bezala (nobleekberen emaztek eta neskatoak ekartzenzituzten, bazen gizon baino emaztegehiago!), Gurutzadakobidea hartuzuen. Alienor-ek Bizantzioko inperadorearengortean egonaldi bat egin zuen.Miresmena izan zen erreginarentzat.Baina beste etapa batek zuen gatazkapiztuko errege bikotearen baitan. Antiochekoetapak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016