Euskal diaspora | 2021eko Urriaren 21a

BEO Euskal Kultura Besta, NY Pintxopotea, Mary Gaztambide, Ginea...

MARY GAZTAMBIDE. Salt Lake Cityko Euskal Etxeko eta NABOko lehendakari izan zen Mary (Urresti) Gaztambide zendu da joan den astean Utah-n. Argazkian, bere bi seme Dan eta Marc-ekin (falta, alaba Denise). GB

BEO%20Euskal%20Kultura%20Besta_%20NY%20Pintxopotea_%20Mary%20Gaztambide_%20Ginea...

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA.

Heldu den larunbateaneginen du bere ohiko EuskalKultura Eguna (Basque CultureDay), ‘Bakartasuna elkartuz’ izenpean,BEO edo Basque EducationalOrganization elkarte euskal-kaliforniarrak. Jakina denez,euskaldunek sortu elkarte hunekeuskalduneri buruz jakinarazi etaeuskara, euskal kultura eta euskalamerikarreriburuzko ezagutza hedatunahi du Estatu Batuetan, etapandemiagatik aurten ere birtualaeginen du bere urteroko elgarretaratzea,bestenaz San FrantziskokoGure Euskal Etxean egin ohiduena. Aurten ekitaldiko solaskideukanen ditu Xabier Irujo eta DavidRomtvedt (‘Joxe Mari Iparraguirreeta Gernikako Arbola’), LarraitzAriznabarreta (‘Euskaldunak: arteabizitza imitatzen’), Nic Smith(‘Black is Beltza’ dokumentala)eta Mikaela Goicoechea (‘Euskalmusika, amatxik entzuten zuenabaino gehiago’). Programa osoaeta xehetasunak Basqueeducational.org-en.

NEW YORKen ERE.

EuskalEtxeak COVID-19ak ekarri geldialditikiratzartzen ari diren huntan,New Yorkeko Euzko Etxeak elgarretaratzeairagarri du heldu denebiakoitzerako, Euskadiren EstatuBatuetako Ordezkaritza lankide.‘Pintxopote’ gisako elgarretaratzeaizanen da, erran nahi baita edatekoaeta pintxoak partekatuko dituzteeuskal etxearen egoitzan, etatiketak 20 dolar balio ditu. Joan nahiduenak nyeuzkoetxea2013@gmail.com-en abisa dezake, bilkurarenlogistika hobeki prestatzeko.

CHINO, SALT LAKE...

Heldu denlarunbatean Chino eta Salt LakeCityko euskal etxekoak ere bildukodira. Chinon berriz abiatukodituzte hilabete guzizko bazkariak,eguerdian euskal etxean, helduek20 dolar eta haurrek 10. Eta SaltLake Cityn euskal etxekoak St.Vincent de Paul Holy Family Hallenbilduko dira Mus Txapelketaeta Halloween bestaren egiteko.

MARY (URRESTI) GAZTAMBIDE.

Eta Salt Lake aipaturik, ezin aipatugabe utzi iragan ostiralean zenduzela Mary (Urresti) Gaztambide,Nevadan sortu euskalduna, JeanGaztambide (+) arnegitarrarekinesposatua eta luzaz bere euskaletxean eta NABOn buru izan zena.Gogoan ukanen dugu doaike,emazte xarmanta baitzen. Doluminakbere seme-alaba, familia etalaguner.

EUSKAL ARGENTINA.

Heldu denastean aipatuko dugu HERRIAkoorrialdeetan, baina erran dezagunhemen Monika Legarto buru duenEuskal Argentina elkarteko lagunekjoan den larunbatean egin zutelaheien Urteko Biltzarra DonibaneGaraziko Herriko Etxean, plan zaharrakindartuz eta berriak iragarriz.

MALABO, GINEA.

Eta heien lehenengoelgarretaratzea, mahai bateninguruko elgarretaratze gastronomikoa,egin zuela urriaren 16anarrakastaz, Gineako Euskal Etxeak,beti ere oraino bertako agintarienaitzinean ofizialtasuna ardiestekobidean. Segituko dugu aipatzen!



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016