Hegoaldean | 2021eko Urriaren 21a

Lizoain: lur ikara

Lur ikara senditu dute Nafarroanhiru tokitan. Epizentroa Lizoainenzuen eta 3.9ko indarrarekin.Iruñatik Zangozara artean senditudute. Kalterik ez du eragin,bainan beldurra bai. Izialdurarekinjende zenbaitek karrikannahiago ukan dute gaua pasatu.Ez da lehen aldia horrelako lurikarak inarrosten duela Nafarroakozonaldea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/10/21

Baztan: medikuak eskas

Ehun bat lagun elkarretaratudira Elizondoko osasun zerbitzuenaitzinean medikuntzakoadituen eskasia salatzeko: urtet’erdi badu pediatrarik ez dela,halaber larrialdietarako medikuaekainaz geroz eta hala uztailazgeroz mediku postu bathutsik dago.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Lemoako gurutze frankista aurtiki du Ernaik

Lemoako mendiko gurutze frankistaaurtiki du Ernaik eta “espainiarkolonialismoaren, faxismoareneta 78ko erregimenarensinboloa den”, HispanitatearenEgunerako, Euskal Herrikoeskualdeetan antolatu dituenmobilizazioetan parte hartzeradeitu du.Frankismoaren erreferentziekgaurkotasuna dute oraindikere. 36ko gerlan garaile izanzirenak goresten dituzte hainbattokitako kaleen izenek edoeraikuntzek.

Horietako bat daLemoako mendiko muinoarengainean dagoen gurutzea. Gaztemugimenduak, Ernaik botaduena, “ikur frankistak EuskalHerritik ezabatzeko” asmoarekin.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

“Klase gabeko gizartea” sortzeko xedea

Gazte Koordinakunde Sozialistak(GKS) eta Ikasle Abertzaleek(IA) antolatutako Gazte TopaguneSozialistak ehunka gaztebildu ditu, Altsasun Nafarroan.Mugimendu sozialistak estrategikotzatdauzkan auzien inguruaneztabaidatzeko guneak aisialdirabideratutakoekin uztartudituzte. “Klase gabeko gizarteaeraiki nahi duen proiektuarekinlerrokatuta gaude”, azpimarratuzuen Ibarzabalek.

Proiektu hori nola garatu ereizan dute hizpide egunotan.Larunbatean, "Krisi kapitalistaeta estrategia sozialista berriarenoinarriak" hitzaldia eginzuten. “Komunismoaren esperientziahistorikoaren irakurketakritikoa egin zen” hartan, Ibarzabalenarabera, irakaspenakatera zituzten hortarik: “Zer jasodezakegun eta zer txertatu gurelan politikoan”.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Aiete: 10. urtebetetzea

Aieteko Nazioarteko Konferentziarenhamargarren urtebetetzea,hiru egunez DonostiatikBaionara ospatu da. Foro Sozialarenhitzetan, “Aieteko espirituaberreskuratzea” zen jardunaldienhelburuetako bat, “duelahamar urte, aktore ezberdinakbildu zituen, norabide berean”.Hitzorduak aniztasunaren argazkiautzi du, sentsibilitate politikoguzietako ordezkariek bat egindutelako. Jardunaldien amaieranForo Sozialak nabarmendudu “biktima guziak babesteko”ordua etorri dela.

Agus Hernanekberretsi du “oso prozesuberritzailea” izan zela Aietekokonferentziarekin mamitu zenprozesu hori. Parte-hartzaile guziekazpimarratu dute presoenauzia eta biktimen gaia direlakonponbidearen muina eta jendartezibilaren protagonismoaezinbestekotzat jo dute bakeaegonkortzen jarraitzeko. BrianCurrin Hego Afrikako abokatuaketa euskal prozesuan bitartekariizandakoak hetsi ditu jardunaldiak.Orain arteko prozesua“arrakastatsutzat” jo du, bainanAieteko A...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Aiete: erreakzioak

Aieten Nazioarteko Konferentzian parte hartu duten ordezkariak
Aieten%20Nazioarteko%20Konferentzian%20parte%20hartu%20duten%20ordezkariak

“Dorpea izan da prozesua baina,Aieteko Konferentziarekinbakea sendotu da Euskal Herrian.Belaunaldi oso bat indarkeriarikgabe hazi da”, errandu Jonathan Powell nazioartekobitartekariak. Baina oraindikbidea egiteko ikusten du: “Ezduzue zinezko adiskidetzea lortu,biktimen auzia eta presoenaere landu behar dira eta horibeharrezkoa da”. Britaniar diplomatikobarkamena eskatzearenaldekoa da: “Barkamena adiskidetzearenpuntu garrantzitsuada baina, ez duzue lortukobozgorailuen diplomaziarekin.Isilpeko elkarrizketetan lortukoduzue, diskrezioz, bi aldeak barnatikmintzen dituen gaia delako.Denbora beharko da horilortzeko”.

Ibarretxe lehendakariohiak deklaratu du erreferendumbat hitzartu behar dugula,bainan zaila da negoziatzeahutsikdagoen aulki batekin.Euskal Herrian nazio anitza etainklusiboa eraiki behar dela dioBrian Currinek.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Argi indarra karioegi

Lehentasunezko beharra denargi indarraren prezioak sekulakojauzia egin du. Urtebetean%300 baino gehiago emendatuda, megawatt-h prezioa60 eurotik 260ra. Prezio horreneraginez Sidenorreko zuzendaritzakerabaki du Basaurikolantegi nagusiaren ekoizpena20 egunez gelditzea, oraindanikabenduaren 31ra. Baliteke bestemetalgintzako enpresek bideberetik egitea, hala nola Bergaraeta Olaberriko lantegietan.

Jaurlaritzakazpimarratu duenez, beharrezkoada neurriak hartzea,argindarraren kariotzeak industriarieta Europako, EspainiakoEstatuko eta Euskadiko familieieragiten dizkien arazoei aurreegiteko. Arantxa Tapia sailburuak,Espainiako Gobernuariargindarraren tarifan ordaintzendiren hainbat tasa kentzea proposatudio, tartean, energiarenekoizpenarekin eta sorkuntzarekinzerikusirik ez duten tasak.Horiek ezabatuz gero, enpresek%40 eta %45 artean aurreztukolukete.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Altzairutegiak geldituak

Europako beste lantegi batzuetanere hasiak dira dagoenekogeldialdiak egiten, argindarrarenprezioak eragin handienaduen ordu jakinetan. Neurriakez du eraginik izanen Arcelor Mitalaltzairutegiak Euskal Herriandituen gainerateko lau lantegietan:Zumarragakoan, Etxebarrikoan,Sestaokoan eta Lesakakolantegian. Argindar gehien erabiltzenduen alorra da metalgintza; Euskadin 4.500 milioi eurofakturatzen ditu eta gaurko prezioekinlehiatzerik ez dagoelasalatzen dute.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Argi indarra: mobilizazioak

Kolektibo sozialek, sindikatueketa alderdiek argindarrarenprezioaren goratzea dela eta,mobilizazioak egin dituzte Energiaelektrikoa esku publikoetangelditzea eskatuz. “Argi dugu:zuen etekinak, gure iluntasuna”lelopean. Gizartearen beharrakgastuaren lehentasuna izatea,aldarrikatu dute. ELA, LAB etaSTEILAS sindikatuek itzalaldiarekineta eltze jotzearekin bategin dute. Horrela, 22:00etatikaurrera, ordu erdiko itzalaldiaegin dute, "Euskal Herria, Kataluniaeta Galiziako kaleak argizhustu eta harrabotsez betetzeko".

Deialdiak Euskal Herrianoihartzun zabala ukan du, etahainbat herritarrek, ostalarik alaudalek bat egin dute itzalaldiarekin.Bilbon, ezustean, Alde Zaharrekokale batzuk argirik gabeegon dira itzalaldiak iraun duenordu erdian. Goizean elkarretaratzeaegin dute Iberdrolakoegoitza nagusiaren aitzinean,Bilbon, “konpainia elektrikoenlapurreta” salatzeko.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegi: Euskadi Literatura Sarietako irabazle

Euskadi Literatura Sarien lehendabizikohiru irabazleak, AnjelLertxundi, Pello Lizarralde etaJoxan Elosegi dira. EuskarazkoLiteraturaren saria Pello LizarraldeLarrazak eskuratu du,“Argiantza” liburuagatik. EuskarazkoHaur eta Gazte Literaturarena,Anjel Lertxundi Esnalek,“Haltzaren Muinoa” obrarentzat.Eta Euskarazko Literatura Itzulpenarena,Joxan Elosegi Agirrek,“Nik kantatu eta dantzaegiten du mendiak” lanagatik.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Martin Villa auzipetua

Maria Servini epaile argentinarrakRodolfo Martin Villaministro ohi frankista auzipetudu 1976ko martxoaren 3koGasteizko sarraskiagatik eta1978ko Sanferminetan GermanRodriguezen heriotzagatik.Andoni Kereilak genozidioaeta gizateriaren aurkako krimenakleporatzen dizkio Villari,tartean 1976ko martxoaren 3anGasteizen bost langile hiltzeagatik.1976tik 1977ra sei heriotzagehiago leporatzen dizkiotepoliziaren agintari goren zenari,eta horien artean dago GermanRodriguezena 1978ko Sanferminetan.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/10/21

Erkidegoan zerga bilketa

1.328,8 milioi euro gehiago(%9,3 +) bilduko dituzte aurten,guzira 15.578,8 milioi biltzeaespero dute. Diru estra hori inbertsioaksustatu, zorra ordaindueta “lasaitasun handiagoz”kudeatzeko erabiliko dute.


Irakurri segida

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016