Jainkoa bizia jendea | 2021eko Urriaren 21a

Katolikoa naiz.

Mandio

Garai zailak berriz ere apez etakatolikoentzat. Batzuk: “Apezpikuguziek demisionatu behardute.” “Ados! diote zonbeitek,dena has dezagun berriz lehengiristinoen izpirituarekin.” “Ezinegina, diote bertzeek, Apezpikuenburu denak utz dezalabere kargua; idek ate eta leihoak,utzi kanpoko erakundeakEliza nola kudeatua den ikuskatzen...”Debate luzea...

Agian funtsezko erabakiak hartukodituzte laster bilduko direnFrantziako apezpikuek.Jakina da, garai berean,(1950etik 2018ra) 5 milioi abususexual gertatu direla Frantzian,Elizaren zenbakia, 330.000*,%4, heldu da familienaren ondotik,eskola eta kirol munduarenaitzinean. Harrigarria! Ahulenasokorritzeko lege nagusiduen erakunde batenganik.Huna hemen lekukotasun bat,Véronique Margron serorarena;Aurkezpeneko Dominikanoada; Frantziako Serora eta FraileenBiltzarraren buru. Dio bihotzatxintxirrikatu diola Sauvétxostenak.Huna bere lekukotasuna RCFirratitik hartua:“Ez naiz katolikoa apezengatik,hoberenak barne.

Eta anitz dira.Ez naiz katolikoa apezpikuengatik,egiazko artzainak barne, izanikere jendeeri hurbil eta hauenzerbitzuko.

Ez naiz katolikoa Aita Sainduarengatik,izanik ere gehienikengaiatua garai huntako behartsuengan.Katolikoa naiz Jainkoakahulenengana duen amodioagatik.Katolikoa naiz Jesusengatik,egiazko gizon, hilkor,denak bezala.Katolikoa naiz Jesusengatik,Kristo, zinezko gizona, erranaegiten duena; maite dituenentzatbizi guzia ematen duena,guretzat, jendetasun joankorra,itzulipurdikatua eta biziarentragediak gaizki erabilia bizidugunentzat; gure gizatasunaharrapari batzuek xehakatua,seguruena izan behar lukeenetxean ere, Jainkoaren etxean,Kristoren Elizan.

Katolikoa naiz Eukaristiarengatik,zointan bilakatzen baigareerrezebitzen dugun gorputzabera. Eukaristia, zointan Kristorenbiziaz bizitzera deituakgaren, gure eguneroko biziarrunteta xinpleen erditik. Banderolaeta iragarkirik gabe.Katolikoa naiz Jainkoa baitan fidatzennaizelakoz. Sinesten dutHaren hitzak diona: Jainkoakerabaki du jendearekin elkargobaten egitea. Esklabotasunetiketa etsipenetik salbatuko duenelkargoa.

Ontzat hartzen dut Jainkoarenhitza, hau bai dio: Jainkoak erabakitzendu jartzea nere bizitzarenmahaian, musu-truk, amo dio hutsez, bakotxaren mahaiangu guzien bizia partekatzeko.Katolikoa naiz Elizaren negubeltzaren bihotzean harrapaturikizanik ere; negu beltza ekarridute gertatu diren hainbat etahainbat izigarrizko gehiegikerikriminalek, eta, beren gordetzeakjustizia eta egiaren bistatik,gaztigurik-eza errexten duela.Negu beltz horren hotza hezurmuinetaraino sartua zait, baina,egunez egun saiatzen naiz Jesusendizipulu bilakatzen.Nere arima guziaz, nere bihotzguziaz, nere borondate etaadimenxume guziaz sinestendut gaizkiak eta gezurrak ezdutela irabaziko.Hortan da nere egun guzitakoengaiamendua eta itxaropena;otoizka ari naiz izan daitezenbeti, nere kolera, nere etsipenaeta nere bihozmina baino azkarrago.

Nere kolera eta bihozminahain ezdeusak direnak biktimekjasaiten dutenaren aldean.”

* Gure diozesan 25 kasu, dio apezpikuak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016