Orotarik | 2021eko Urriaren 21a

Baigorriko Ameztoia

Marikita Tambourin

Azken egunetanazkarki aipatua izan da Baigorrikoetxe bat: Ameztoia. OrainIpar Euskal Herrian den etxe-bizitzenespekulazioaren ikur bilakatudena, lehenago nire amarenarbasoen etxondoa zen eta ni erebertan jaio nintzen 1946an, orainobaserria zelarik. Ene burasoak,amatxik kanporatu zituen bertatiketa Angelura joan behar ukanginuen bizitzera, 1950ean. Nireamaren biziko zauria izan zen,baita etxaldearen gainbeherarenhasiera. 1998tik hiru aldiz salduaizan da etxea, oraingoa laugarrenaizanen delarik. Aldi oroarras ukitua sentitzennaiz. Publikatuzidaten lehen liburuan: Euskaldeituren kronikak (Gatuzain,2000), azalean ezarrarazi nuenAmeztoiaren argazki bat. Nerabenintzelarik hasi nintzenAmeztoikogenealogia eta historia ikertzen,gauza harrigarriakaurkitzennituela. Ikerketa horien emaitzakMaiatzek argitaratu dizkit 2016antitulu honen pean: Agoten in memoriam.Aitzinekourtean, DanielLandartek galdeginik testu batidatzi nuen Etxea eta etxekoakeuskal literaturan (EuskaltzaleenBiltzarra, 2015) bilduman agertzeko,ondotik datorrena.

Ameztoikoak

Zapata ttipi pare bat bidexka bazterrean,neskato ñimiño bat oinakputzuan, gona gerriraino bustia,urean jauzika, irriz karkailaka.Aitatxi belarrean jarririk neskaribegira, lurrezko pipa itzalia hortzenartean, oiloak kafazka inguruan.Goizeko eguzkia zeru argiangora, ainarak itzulika gero etabeherago: ortzia egingo? Orgabaten karranka xendratik beheraheldu, soroz kargatua. AitzineanLabrit xakurra zaunkaka, ondotikdituela etxaldeko mutila eta neskarenaita-amak. Ama kexu:Baina nolaz uzten ahal duzu haurraerrekan jostatzera?Bero egiten din, egun ez dun hoztuko!

Gibeleko atetik amatxi ateratzenda, zaia ilun ttittaduna, galtzerdieta espartin beltzak, motots zuri:Bazkaria prest da!Lehenik orga hustu behar dugusabaian, euria hasi baino lehenago.Edateko freskoa ekar ezazuotoi!Hori da Ameztoiaz gelditzenzaidan lehen oroitzapena etabakarra, lau urtez baizik ez bainintzenbertan bizi izan. Alta, ezinsendatuzko zauri bat badut nirebaitan sortetxeari buruz. Zein atxikianaizen Ameztoiari, nihaur ereharritzen nau. Ongi oroitzen naiz,zenbat maite nuen bertako amatxieta berak zer sentimendu amultsuakzituen niri buruz. Haur denboran,Angelutik bisitatzera joatennintzaionean, ez nuen ia euskarazhitz egiten, eta amatxik frantsesgutxi zakien. Orduan kantuak erakustenzizkidan etxe aitzineko harrizkoaulkian jarririk. Haurrak ikasezazue eta Ikusten duzu goizeanxaramelatzen genituen biek, gurebegien aurrean irekitzen zelarikpanorama zoragarri bat: Baigorrikoharana mendiz inguraturik.Afroamerikar etxekoandre berriakturistei saltzen dien “hamarmila dolarreko bista”, berak dionbezala!

Euskalduna nintzelako kontzientziahamasei urtetan hartu nuen,amatxi hil eta bi urtera. Segidanhasi nintzen aitamen mintzairaberreskuratzen. Ameztoikoarmairuetan ziren argazki etapaper zahar batzuk bildu nituen,osabak emanik. Nire eskuetandirenak bederen nehork ez dituerre, bertan gelditu zirenen gisa.Ameztoia eta bere lurrak ez diragehiago gure familian 1998tik,otto hil zenetik. Hala ere, ez dugugure jatorria ahanzten ahal; eztagordetzen ahal isilpean atxikiaizan dena, baina artxiboek salatzendutena. Ameztoia, nahiz etaetxalde ona izan, agote etxea zen.

Hori agerian usten duen lehen dokumentuaNafarroako erresumagaraikoa da: 1469an erromantzezidatzi duena notario batek.Ez dakigu noiztik bertakotuakziren gure aitzinekoak. Ezin erranmilaka urteetan hemen gaindizabiltzan edo Erdi Aroan nonbaitikjin ziren Baigorrira bizitzeraorduan “cristian” deitzen zituztengure arbasoak. Nor ote ziren?Agotetaz ditugun oraingo ezagutzenarabera, ezin asma nondikheldu ziren. Nolaz jakin zerek bultzatuzituen etxe baten eraikitzeraIparlako mendipean, Leizaratzujauregitik hurbil, Urhandiarengainaldean, ametzak ziren kaskoleun batean? Etxeari izena emanzion haritz mota ez da gehiagoaurkitzengune horretan, denalabakitua izan baitzen laborantzarako,baina oraindik badira ametzakparean den Jara mendikomazelan.

Miarritzeko lizeoan ikasle nintzelarik,sortetxearen arakatzen hasinintzen. Planoak marraztu nitueneta genealogia bat abiatu nuen.Euskal Herriko legeen araberaez baitzen bereizkuntzarik egitenemazteei buruz, mendeetan zeharetxaldeko ondorengoa neskekukan zutela batez ere ohartu nintzen.Ameztoiko hamabost belaunaldidokumentatuetan, hamaraldiz bederen emaztekiak izanziren oinordekoak. Azken hiruakezagutu ditut: amatxi, ama eta ni.Baina, ez nintzen sekulan primaizatera heldu. Burasoek eta nik,etxetik joan behar izan genuen1950ean, amatxik kanporaturik.Orduan, amatxi zahartua bakarrikgelditu zen baserriaren ibilarazteko,bere semearekin eri itzuliazena Alemaniatik 1945ean.Amak aita sobera maite zuelakoedo amatxik bere alabaz zuenamodio eskasak, zerk ekarri otezuen Ameztoiaren galera? Edolehenago hasia ote zen Argentinarakoemigrazioarekin eta 14kogerlarekin? 2009ko abenduaren24an, etxe hutsaren aitzinetik pasatzean,negar egiteko gogoa etahitz hauek sortu ziren nire baitan:“Eguberri gaua. Ameztoia isila etailuna. Hemen ez da kerik, ezta argirik!Non ote dira zure kantu etairriak? Non da zure bizia, betirakogaldu dena? Betidanik gurea zenAmeztoi zaharra!”

Lekukotasun hau nire alabatxi etasematxiei eskaintzen diet, jakindezaten nongoak diren eta harroizan daitezen beren arbasoez.Nahiz eta agoteak izan, buruaapaltzen ez zuten horietarik ziren,mendez mende ikasia zutenakzuzengabekerien kontra borrokatzen.Esperantza dut Ameztoikoondokoek beren haurrei gure hizkuntzaerakutsiko dietela, nire aitzinekoeknirekin egin zuten bezala.Amesten dut, geroan ere, gureaskazikoak egiazko euskaldunakizanen direla, hots euskara dakitenak,beraz orain izkiriatzen dudanairakurtzen ahalko dutenak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2021/10/21

Tirop

Epelondo

Gasteizen gertatu hilketa bikoitz larriak gaitzespen uhinak altxaraziditu, Euskal Herriko bazter orotan. Lehen, erailketa horiek egunkarietakocrimes passionnels delakoen sailean jartzen ziren, pasiosentimentalak eragin sarraskietan alegia. Gizon batek emazte batzurratzen zuen amodioaren izenean.

Amodio sobera, nonbait. Azkenurteotan, izugarrikeriok genero biolentzia sistemikoaren lerroetansartzen hasi gara, heteropatriarkalismoaren ondorio zuzen gisakontsideratuz gainera.Arabako hiri nagusian, duela zenbait egun beraz, gizonbatek tiroz kalitu du bere emaztea, beren bi semeen aitzinean etagero armarekin bere burua zartarazi du. Izaskun Landaida Emakundekozuzendari eta adiskideak azpimarratu du, ahots gogorrez, gureherrian gizarte moduan, egiturazko arazo bat daukagula. Matxismoestofagarri hau ez al da heziketa elizkoien emaitzetatik bat?

Erroaksakon dituen ahulen eta emazte zein...

Irakurri segida

3613. zbk

Gure Hitza | 2021/10/21

Milesker!

Janbattit Dirassar

Asteburu berean bi gizon hil dira biziki ezagutuakzirenak gure artean.Pausatu da, 92 urtetan, Bernard Bareits ziburutarra.Fama handiko pilotaria izana palantxaz.Hogoita-hamar aldiz Frantziako xapeldun, hirualdiz munduko xapeldun, luzaz eta luzaz zernahibalentria ba eginak, ardura Pierre bereanaiarekin. Plaza-gizon arraroa bestalde, pilotajokoari errotik emana. Urteak jin eta urteak joan,zonbat gazte ez ditu ere lagundu pilotan trebeziten! Bere herriari ere kartsuki atxikia. Zonbataldiz ez dugu ikusi Ziburuko karriketan ibilki,oinez edo bere bizikletaren puntan, noiznahinorbaitekin gelditua bi solasen goxoki egiteko.Pausatu da ere, 88 urtetan, Jacques Blot medikua,luzaz Donibane Lohizunen arizana lan etalan, beharri, sudur eta zintzurreko gaitzetanberezitua. Fama handia bildua bestalde gaitzekoikerketa baliosak akuilatuz mendiz-mendibereziki. Ikaragarriko eremuetan gaindi ibiliabeti berdin erne eta kementsu, aurrehistoriakoaztarnak aztertuz arta handienarekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016