Azalekoa | 2021eko Azaroaren 25a

Frantziskotarren komentuko freskoetan kolorea berreskuratu

ML

Juan Ayesta, Xabier Egaña eta Charles Massondo
Juan%20Ayesta_%20Xabier%20EgaAa%20eta%20Charles%20Massondo

Bere pintzelpean sortu zirenetik, urteak igaran dira, Xabier Egaña artista margolariak kolore pixka bat eman die frantziskotarren monasterioaren barnealdean apaintzen duten bi freskoeri. Urrian Donapaleura etorri da, Charles Massondo herriko auzapeza eta hautetsiek errezebitu dute.


Donapaleuko BIDEAK erakustokianEgañaren berriztatze lanak

Frantziskanoen Etxeaz jabetu eta gero, gauregun BIDEAK deitzen dugun egoitzarenberrantolatzen hasi zenean, Donapaleukoherriak hor zeuden bi pareta-irudi gordenahiz estali zituen eta ondorioz obra hauekhezetasuna eta aire eskasagatik kaltetuakizan ziren.Pareta-irudi hauek Xabier Egaña margolariezagunak eginak eta eskainiak zizkionFrantziskanoen egoitzari, bata 1973an etabestea 1999an.Joan den urrian, Herriko Etxeak gomitaturik,obra hauen egilea den Xabier Egaña,pareta-irudi hauen zaharberritzera etorri da,Juan Ayesta artista adiskidearekin. Hemendikgoiti obra eder hauen ikusteko paradaberriz eskainia zaigu.

Xabier Egaña Arte Ederretakomargolaria

Xabier Egaña Getxon sortu zen 1943an,Frantziskotar ordenan sartu 17 urteekin eta1986an Frantziskotarrak alde bat utzirik ezkondueta familiatu zen. Bere bizitzan zeharezagutu zituen artista ezagun batzuek artemunduan sartzera bultzatu zuten, hala nolaXabier Eulate margolariak eta Jorge Oteizaeskultoreak.Anitz baliabide erabiltzen duen artista pluralada: margo, marrazki, grabaketa, eskultura,zeramika… eta pareta irudiak. Besteakbeste, bi artista handiren ildo beretik dabila:Picassoren askatasun ikaragarritik eta Chagall-en liluragarriko mundu koloretsutik.

Arte merkatutik urrun egon arren, ibilbideartistiko luze eta emankorra ukan du, horditugu obra publikoak: besteak beste, PuertoRicon, Arantzazuko Basilikan, ZarauzkoSan Pelayon, Alemaniako Münster eta Mulhenen,Arrigorriagako Polikiroldegian, Loiukoikastolan edo Gasteizetik hurbil dagoenAntezanako elizan.2019ko bukaeran, VITAL Fundazioak Gasteizendaukan erakusketa tokian “Bizitzaez da nahikoa. Xabier EGAÑA 1964-2019”deitu erakusketan bere bizialdiko berrogeitahamabost urteren ibilbide artistikoa ohoratuzuen eta karia horretara katalogo jori batagerrarazi. Adituek diote XX. mendeko azkenhereneko artista handienetarik dela.

Xabier Egaña eta DonapaleukoFrantziskanoak

1970eko urteetan Donapaleuko Etxekoparikastetxeko eta Arantzazuko seminariokoikasleen artean trukaketak bazeuden.Donapaleukoak Mendekoste besta karizoazen Arantzazura eta Arantzazuko gazteakaldiz uda betean zetozen gutartera.Xabier Egaña ikasle horien laguntzaile etorrizen uda batez eta, Frantziskanoen Egoitzanizateaz baliatu 1973an “Zuberotar Dantzariak”deitu bere lehen obraren egiteko.Handik mende laurden baten buruan,Xabier berriz etorri zen Donapaleura berefamiliarekin. Frantziskanoen liburutegikoidazlanak irakurriz eta hor gurutzatu beilariensolasek argiturik, “Bizitzaren Beila “deitu pareta irudia margotu zuen, 1999an.

Bizitzan zehar gizakiak iragan duenarenirakurketa sinbolikoa eskaintzen digu hor:Bataioa edo bizi berriaren hastapenetikhasiz, gizakiak jasaiten dituen gertakari latzekinhala nola guduka eta gerlekin segituz,bidez bide dabiltzan erromesak gurutzatuz,Pantokrator edo Jainko Guziz Boteretsuarenitxura daukan bizitzaren azken mugaraheldu arte.Xantxo Iturrioz, luzaz Donapaleun FrantziskanoenEgoitzan egon den adiskideakhauxe salatu digu: “Obra hau egin sari,Xabier-i deus ez baigenion ordaindu, oparitzatalimaleko gasna bat eskaini genion,eta Xabier-ek berak dionez ez omen zutenberehalakoan jan hain baitzen handia!”Hogei urteren buruan, eskatu bezain laster,Egañak bere margolanen berriztatzeaonartu du Juan Ayestaren laguntzarekin.Eskerrik beroenak zor dizkiegu eskaini lanarentzateta margolariak berak egin digunaurkezpen hunkigarriarentzat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016