Gure Hitza | 2021eko Azaroaren 25a

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko dutela, “Hau berriz! Beti emaztesolas!”Holako gertakari larriak direno ezin da isilikegon, denen eskutan da holakorik gehiagogerta ez dadin, izan herritar ala instituziopubliko, denen ardura da. Orain arte legebatzuk plantan jarriak izan badira eta jendartekogaietan, emeki bada ere, aipatzenbadira, egiazko legeak eta zigorrak plantanezarri beharko dira. Anitzetan entzuten diraemazte batzuk polizia etxeetan salaketajartzen dutelarik ez direla beti behar denbezala entzunak, frogatuz holako gertakariak“emazte istorio” bezala kontsideratuakdirela, pleinta behar den bezala hartzekoorde.

Gure xokoetan zenbat emazte badira isilikdaudenak, alta egunero beren gizonarengandikzanpaldiak biltzen dituztenak edo(ta)ele txarren bidez zapalduak direnak? Emazteekjasaiten duten bortizkerien arazoajendarteko gai nagusietan balitz, hauek hitzahar lezakete, lagunduak litzateke berenbaitan sentitzen dituzten ahalkea eta etsipenakgainditzen. Elkarte batzuk lan handiaegiten badute ere, egituratze eskas handiabada emazte horien aterpetzeko, sustengatzekoeta buruaren berriz altxatzeko.Iduritzen zait gisa berean, osagarri alorreangizon horien artatzeko laguntzak plantanjarri behar litzatekela. Holako portaera dutenpertsonek, gehienetan gizonak, berenbaitan duten basakeria artatu behar da,lagundu behar dira hortik ateratzen edolibratzen. Horretako gizonak onartu behardu, bere jokabidea ez dela normala, prestagertu behar du.

Mentalitateak ere aldatu beharko dira,errexkiemazteen gaiak irri solas bilakatzendira, trufak gaina hartzen duela. Jendarteakere ez du aski kontutan hartzen, emazte-gizonenelkarbizitzarako oreka ez bada beharden bezala atxikia, beti zapalkuntza eta sufrikarioakiraganen direla. Biharko jendarteagaurkoa baino hobea izan dadin, denekelkarrekin “Bortizkeriari stop!” aldarrikadezagun, denak ongi bizitzeko gisan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016