Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Azaroaren 25a

Aiherra

Etchegoyen Idoia-Etchegoyen Pantxika (Idoiaren ahaizpa handia) - Labarère Cloé-Bidart Maitena. Trebatzailea: Christine Etcheverry
Etchegoyen%20Idoia-Etchegoyen%20Pantxika%20(Idoiaren%20ahaizpa%20handia)%20-%20LabarAre%20CloA-Bidart%20Maitena.%20Trebatzailea:%20Christine%20Etcheverry

Heriotze

Herri auzoan, Bastida herria inarrosiduen berria dugu hau, JeanMartinon-en heriotza, sortzezAiherra Heltzarrekoa zenarena.Istripu baten ondorioz joan zauku,zuhaitz bateko abarren mozkiatzenari zenean erori da. 70 urtebaizik ez zituen. Joan den ibiakoitzgoizean iragan ziren Jean Martinonenehorzketak.Gure doluminak Françoise emazteari(hau ere sortzez Aihertarra),haurreri eta familia guziari.

Herriko kontseilua

Herriko kontseilua joan den azaroaren16an bildu zen. 15 kontseilarietatik,14ek parte hartu zuten.Huna laburzki hartu delibero garrantzitsuenakedo eman argibideakzoin diren: kontabilitateakgaldatzen dituen aurrekontu nagusianaldaketak ekartzeko deliberoahartuz hasi da bilkura.- Oren osagarriak eta gehigarriakegitea gertatzen zaiote herrikolangile batzuei, hartu deliberoarenondorioz, orenak errekuperatzekoedo pagatzeko moduen kudeaketaerrazago eta argiago izanen da,hemendik goiti.

- Aiherra-Izturitzeko ikasleek baliatzenduten jantegiko antolaketaberriaren ondorioz, langile batenlan denbora emendatzea behartuakdira. Abenduaren lehenetikgoiti langile horrek astean 17orduz lan eginen du (orain artino13 oren).

- Herriko Etxearen berritzeko obretan,igogailuarentzat MYDL enpresahartu du (21.400€).

- Bestalde heldu den urtean 4 lurzati eraikuntzarako egokitu beharrakditu, Harrietakoborda eskualdean,eta beste 4 lur zati Landaluxiadeitu tokian, hau Elixaldeaetxe multzoaren parean aurkitzenda. Obra horiek gauzatzeko gisan,aurrekontu gehigarri edo berezibaten egitea erabaki du.

- Orotariko gaiak: Beltzagiteaetxearen zaharberritzeko proiektuarentzat,hautatu duen arkitektokabinetea HEMEN Errandonea/Etchegaray kabinetea izanendela jakinarazi du. Bestalde, herribarnearen gainekaldean, ArotçarenaB1412 lur zatia salgai baita(4800 m2, 260.000€ saltzailearenprezioa), hunen erosteko herriaklehentasuna hartu nahi luke, EPFLerakundearen laguntzarekin. Hunekberriki izan administrazio bilkuran,aldeko abisua eman du.

Pilotan, paleta goma hutsarekin:neskak txapeldun

Iparraldeko Pilota Batzordekotxapelketaren finaletan, Abarratiapilota batasuneko 2 parek partehartu zuten, joan den igande goizean,Garindaineko trinketean,Xitoak eta Kimuak mailan.Xitoak: Etchegoyen Idoia etaBidart Maitena txapeldun ditugu,Denek Bateko pareari 3 mantxetannagusiturik (Etchepareborde-Belzuz Elaia eta Harismendy Elena).Kimuetan aldiz, Labarere Cloéeta Etchegoyen Pantxikak osatupareak finala galdu du, Denek BatekoAmaia Paris-Nahia Acheritogarayparearen kontra. Azpimarratubehar da 4 pilotariak izturiztarrakdirela eta pilotari handiak bezalaarizan direla. Biba zuek!

Telethon eta AMUA antzerkia

Heldu diren ostiral eta ibiakoitzeanzortzi gure herrian izanen da animazio,Kabalkadak euskarazkoantzerkibaten ikusteko paradaemanen baitauku, ibiakoitz arratseanabenduaren 4an, DenenEtxean (20:00), eta bezperandantza errepikaren karietara, kutxahandi bat ezarriko baita plazarenerdian, bakoitzak eta edozoin herritarrekberen laguntza ekartzekogisan.Oragarre herri auzoan, larunbatarekinekintza anitz antolatuko baita,aihertarrak bizikletan joanen diraOragarrera (9:00), han mutxikoakeguerditan dantzatzeko helburuarekin.Oroitu orain beretik hitzorduhauetaz eta ongi etorri deneri!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016