Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2021eko Azaroaren 25a

Donibane Lohitzune

Begiraleak taldeak Donibane Lohizuneko karriketan
Begiraleak%20taldeak%20Donibane%20Lohizuneko%20karriketan

Begiraleak elkartea: euskalkultura xutik atxiki nahian!

Donibane Lohizunen aktibitatekultural desberdinak antolatzenditu, 2021-2022ko izen emaiteakhasiak dira, baina oraindikjendea etortzen ahal da. Aski daBegiraleak-en lokalera etortzeaedo email bat igortzea ondokohelbide huntara: begiraleak@wanadoo.fr.Begiraleak dantza eskolako kurtsoakabiatu ditu, 6 urtetik haratsegi daitezke. Lehen urtekoak:asteazken goizetan (oren bat),mutikoak 1. taldea: astelehena(17:00-18:30), neskak 1. taldea:asteartea (17:15-19:00); neskaketa mutikoak, kolegiokoak: ostiraletan(17:00-19:00) eta ostegunetanerrepika orokorra (19:00).Ostiral gauetan Zuberoko dantzaketa teknikak (19:00) erakutsikoditu.Helduak astelehenetan bildukodira. Lehen urtekoak (19:00-20:00) Mireillek emanik, 2. maila:(20:00-21:00) Danino, 3. maila:(20:00-21:00) Mireille, adituak:(19:00-20:00) Mailux.Adituak: astelehenetan (19:00-20:00) edo asteazkenetan (20:00-21:30) Marie-Alicek segituko ditu.Begiraleek kantuz ere maite dutela,jakina! Hilabeteko 3. osteguneanbilduko dira (19:00).

MintzaXoko taldea astelehenetan(17:00-19:00). Musika ostiraletanbi asteetarik behin (19:00), nahiduenari idekia. Kantua, hilabeteko3. ostegunetan (19:00)). Bestalde hitzordu puntualak ere antolatuakdira mendiko ateraldiak egiteko,bai eta “Eskuz eta Begiz” literatursaila. Jostun tailerra astelehenarratsaldetan iraganen da.Segur da Begiraleak eramaitenduen lanak… fruitu ekarriko duela.Biba zuek, segi horrela!

Merkatu’Art

Merkatu'Art, tokiko artista eta sortzaileenmerkatua da, 10. ediziokoloretsua itzultzen da. Aurtengoa,abenduaren 4an, larunbataziraganen da (10:00-18:00), Akotzauzoan kokaturiko Donibane-ZiburukoGaztetxeko kanpoaldean.Egun guzian zehar, tokiko DIA irratiahor izanen da, belarriak gozaraztekoeta eguna alaitzeko.Janaria segurtatua izanen da, horrezgain “Blue Barreleko” anaiak(16:00) hor izanen dira etxekopizzakproposatzeko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016