Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2021eko Azaroaren 24a

Irisarri

M.O.

Estreinaldian bildutako lagun multxoa
Estreinaldian%20bildutako%20lagun%20multxoa

Landareak

Sasoia hor baita Xapata elkarteakgerezi landareak salgai ditu, 3mota hautagai dira: peloa, xapataeta beltxa. Abenduan banatuakizanen dira, 20 eurotan, 15 eurokidetza duenarentzat. Lehenbailehenmanatu behar dira:contact@cerise-itxassou.comhelbidera, adieraziz izena, deitura,posta helbidea eta telefonoa(ahalaz mugikor zenbakia). Laborarientzatabisua, gure herriakItsasuko gereziaren Jatorri DeituraKontrolatu (AOP) eremuan izanez,behar bada elkartean sartzekolaborari batzuk interesatuak izaitenahal dira.

Eskubaloia

Burger gauak arrakasta gaitzaukan du, nolaz ez jendea airosbaitzen Irisartarrak 3. taldeak nazional2 mailan irabazi baitu 33/30Bouguenais-ren kontra. Prenazionalmailan Irisartarrek 30/29 Atarratzerenkontra irabazi dute. IrisartarrakNeskak 1 Barzun-en parean42/19 garaile atera dira.Eskerrak antolatzaileeri, herria biziaraztenbaitute!Aste hondarreko partidak: lehentaldea ariko da Union aldean hangoekiparen aurka, neskak OloronenFrantziako koparen 2. itzulian.Segi gogotik!

Su-Hatsa erakusketa

Joan den astean, asteazken arrastiriz,estreinatua izan da Ospitaleaondare zentroan Auxtin Zamorakontutako “Su-Hatsa” erakusketa.Aluminiozko edergailuak, AuxtinZamorak berak suan moldatuak,bereziak bezain pollitak, olerkariandana baten poesiez inguratuak.Ikusgai abenduaren 17a arte.J-P.E.

Pilota: finaleko bidean

Gazteak eta lehen mailako adinekoakaipatu aitzin, lehenik begiradaemanen dugu gure 3. mailakoChamalbide-Etchevers pareari.Aitzineko astean Itsasuarrak taldeariirabaziz, beren mailarenatxikitzea segurtatu baitute. Ikustenden bezala, Roger Etchevers-Etxoin beti hor da eskukaldi batenemaiteko.Laugarren mailan kanporaketakopartidan, Mikael eta Battitt Poutçou-Hourcade anaiek galdu dute39-40 Zaharrer Segikoen parean.Berri onekin segitzeko, gure gazteak,Mollon-Bidart, final-laurdenetan40-18 nagusitu dira GoizekoIzarrari. Orain, Jon eta Xan-ekfinalerdietan Azkaindarrak Bat-enaitzinean lehiatu beharko dute.

Lekorneko trinketean, Etcheto-Dufau, hauek ere final-laurdenetangaraipen batekin etxera etorridira, 40-22 irabaziz, BAC-ekoLafitte-Palomes-en parean.Heldu den igandean, azaroaren28an, Irisarriko Herria trinketean,lehen mailako bi finalerdiak ikustenahalko ditugu: Zaharrer SegikoBarreneche-Larre / AmikuzekoLascor-Mendiburu (16:00) etaondotik Endaiarrak-eko Ziarrusta-Ugarte / Irisartarrak PilotakoEtcheto-Dufauren kontra.Beraz, jin zuen palto eta gaineratekoekineta trinketean sua ezarri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016