Herriz Herri - Larresoro (L) | 2021eko Azaroaren 25a

Larresoro

Larresoro

Bil ta Bila ordutegi aldaketa

Bil ta Bila Larresoron kokatuada, Haltsuko bidean, ordutegiakaldatu ditu. Ostiral eta larunbatetanidekia da arratsaldez(14:00-18:00). Gune hortan bigarreneskuko arropa, zapata,liburu, baxera… eta muble aurkidaiteke. Irabazi guziak IntegrazioBatzordearen alde bilduakdira.Eguberri hurbiltzen ari dela, norkdaki opari batzuen atzemaitekogune aproposa!

“Zeri kantatzen diogu euskaldunek?”

Azaro huntan, asteburu guziz,Ote Lore elkarteak gertakizunbat antolatua du, aldi huntan“Hitzen ahairea. Zeri kantatzendiogu euskaldunek?” solasaldimusikatua proposatua da. Horizanen dira Gotzon Barandiaranidazle poeta eta Rafa Ruedakantari musikaria. Euskalkantagintza Euskal Herrian,zein izan den, nola sortzen denaipatuko dute.Azaroaren 27an (18:30), parrokiakogelan iraganen da, sartzeaurririk.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016