Herriz Herri - Luhuso (L) | 2021eko Azaroaren 25a

Luhuso

Polliki eta Topa Noka dantza taldeak
Polliki%20eta%20Topa%20Noka%20dantza%20taldeak

Ramuntxo Camblong

Makea Etxeparekoa zen RamuntxoCamblong, bainan familiarenhobia Luhuson izanki, herrihuntako elizan ehortzia izan dajoan den astean. 82 urteko euskaltzalesuharrari ehorzte elizkizunederrak eskainiak izan zaizkio. Elizajendez bete da, herritarrek etanun nahitik etorritako adiskideek,Hegoaldekoak barne, inguratzenzutela familia. Hilkutxa espaldagainean eraman dute seme-ilobek,txalapartaren doinuan. Hilkutxarengainean ikurrina, zenduareneuskaltasunaren seinale.Aldare ondoan lau apez, MikelEpalza kudeatzaile nagusi, JoakinJauregi, Ttotte Ardohain etaPatxi Esponde. Berehala entzundira lekukotasunak. Gexan Alfarok,hitzez eta bertsuz, laburbildudu Ramuntxoren ibilbidea, “bakarrikfiteago goaz, elkarrekin urrunago”afrikar erranaldi zuhurreanbermaturik ibili baita Etxeparekosemea bizi guzian. Jean-LouisHarignordoquyk, Ramuntxokeuskal ekonomiari, kooperatibismoarensailean bereziki, eginduen ekarpen handia goraipatudu.

Eta Peio Etxelekuk politikagintzakourratsak ditu oroitarazi,Ramuntxok hor bere harria ekarririk.“Irriño goxoa ezpainetan,eztia, lasaitzailea”, hala nolakoaagertu zaien deneri Ramuntxo.Hiru seme-alaben lekukotasunakere biziki hunkigarriak izan dira,bakoitzak, euskal makila eskuan,umorez kondatzen zuela nolakoazuten aita. “Haurrean, zure lepogainean ixtaklok eramaten ginduzun,gaur guk zaitugu bihotzeanixtaklok eramanen”.

MaialenCamblong arrebak, haurrideenizenean, kondatu du nolako anaiazuten Ramuntxo. Mikel Epalzapredikariaren hitzak ere hari berekoakziren, “ikasle, irakasle, sortzaile,kudeatzaile, lauzkatzaile,hitz batez gidari” izan dena goraipatuz.Lakaren bertsuek, ondotik,ongi laburbildu dute Ramuntxorengarra (ikus bertsuak beherago).Ramuntxok adiskide handizaukan Manex Pagolaren “Azkendantza” kantua xaramelatu da.Sunita iloba ttipiak ‘Ikusten duzugoizean” kantu herrikoia emandu, aitatxik kantatzera hain maitezuena. Bai, zinez hunkigarria izanda elizkizun osoa, ondarrik eskainiaizan zaion Aurreskuraino, artetikArrosa esposa-lagunak hitzgoxoak erranik bere biziko lagunari:“Zoriontsu izan, ene maitia,eta gu ere hala izanen gira”.

Ramuntxo Camblong-en

ehorzketetan kantatu bertsuak

Jainkoak hartu dauku Ramuntxo,

hain bide erakuslea

Hastapenetik kooperatiben zinezko

bultzatzailea

Euskal kulturaz untsa jantzia ta

hunen sustatzailea

Militantismoz anitz egiten zuen

gizon langilea.

Zailak izaiten dira hitzordu eta

bilkuren erdiak

Ekonomia, euskaldungoa, lotzen

baitzituen biak

Biak aitzina arazi ditu gure Ramuntxo

handiak

Erein hazitik etorri uzta bil dezan

Euskal Herriak.

Kondatuz noa hainbertze urtez

ikusiak ditudanak

Nahiz lekuko jende gutixko ziren

hortara emanak

Hegoaldean ere bazauzkan

askorekin harremanak

Zazpiak Bat-en alde zoazin beti

Ramuntxoren lanak.

Familia ta adiskideak denak

gauzkazu penetan

Zurekilako oroitzapenak daude

gure gogoetan

Dohain argiak eta kemena zure

urrats guzietan

Hedaduraz Jean Haritchelarren

hein bertsukoa obretan.

J-L. Laka, 2021-XI-15

“Sortaz Sorta” udazken garaian ere

Herriko Polliki dantza taldeak,Harri Xuri gelan “Sortaz sorta”ikusgarria azaroaren 27an (20:00)emanendu. Ondotik Topa Nokaren“Ür’hats” emanaldiarenikusteko parada ukanen dugu.Lekuak atxikitzeko 06-26-66-15-84edo(ta) Baionako Elkar saltegian


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016