Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Azaroaren 25a

Sara

Ganex

Bide proiektuaren aurkezten: Mazaud departamendukoa, Battitt auzapeza eta jarrita Ideia enpresakoak
Bide%20proiektuaren%20aurkezten:%20Mazaud%20departamendukoa_%20Battitt%20auzapeza%20eta%20jarrita%20Ideia%20enpresakoak

Animainetik… Portura

17an, Lur Berri gelan,Animainetik Portura egiteko oinezkoenbidea nola antolatuko denbilkura iragan da, auzoko jendeanitz etorria zen. Battitt auzapezakdeneri ongietorria egin eta, Ideiaenpresako buruzagiek hitza hartudute eta proiektua nola ikustenduten azaldu, Departamendukoeta seguritate neurrieri kasu handiaemanez. Animaine aldetik eskuinaldean abiatzea eginen dute,ur erreka ondoan, 850 metro luzeeta 1,40m zabal, haurren karrosakaise ibiltzeko gisan, 5,80m bideaautoentzat eta Granadako zubiinguruan autoen aparkalekua.

Auzoko jendeek galdera anitzegin dituzte, kasu handia eginbeharko dela errekari eta errekaestaliari, euriarekin alde guzietatikur anitz ateratzen baita. Autoenabiadura eztitzeko bi xikana eginendituzte, 30km orenean ibiltzekogisan, orain 50etan arte baita.Oinezko bidea gauaz argituaizanen da. Horra zein izan direnbilkuraren solasak, orain proiektuhori beharko dute DepartamendukoKontseilura bidali, estudioakegiteko. Dena ongi ganez, obrak2022ko urte hondarreaneginendituzte eta gutienez 5 eta 6 hilabeteartean iraunen dute. Denakongi egitearekin iduritzen zaitproiektu ederra eta beharrezkoadela.

Erizaina

Valerie Porcher erizainak,hazilaren 23an erretreta hartudu, 22 urtez Sarako zahar etagazteak artatu ditu, bere erizainlagunekin. Herritar guziak eskertzenditu beren ikustatearentzat,ez dituela hola ahantziko. Nik erezuri eskerrak eta uste dut saratarguziek eskertzen zaituztela zukekarri duzun jendetasunarentzat.Oloroneko herri ondoan, zuresenarrarekin eta familiarekin desiratzendauzuegu erretreta on etaluzea, osasunean. Ordaina LaeticiaImaz da, orain duela hilabetebatzu Valerieren ordezko lana hartuadu. Zorionak zuri.

Eguberriko merkatua

San Josepekohaurren burasoek antolaturik,hazilaren 27an, larunbatez,egun osoan iraganen da, Lur Berrigelan. Ahal duzuen guziak etorri,hor biltzen den irabazia, haurrekbaliatuko dute.

Txertoa

Ikusten da herrikokontseilua ongi okupatzen delatxerto horietaz, bai eta eritasunhori geldiarazteko jendeek nahidutela txertatua izan. Hazilaren18an, 117 jende ibili dira, abenduaren9an bertze 117k eginendute. Nola galdera anitz baden,abenduaren 16an berriz eginenda, bainan hor 60 urtez goitikoekbakarrik. Merezimenduak badituzte,erizainek, medikuek, bolondreseketa kontseilukoek.

Urriko egoera zibilaSortzeak

Breton-LeizagoyenPaola 2021-10-01, Garat Anna etaIdoia (bitxiak) 2021-10-01, Luberriaga-Apezteguia Lili 2021-10-06.

Heriotzak - Chatelard Armand 83urte Beheretxekoborda 2021-10-04, Soudre Pierre 83 urte Bidegaraikoborda2021-10-21.

Ezkontzak - Legarburu Christopheeta Etcheverry Claudine2021-10-16, Pradines Julen etaDarritchon Mirentxu 2021-10-30.

Pilota - Trinketean: 2. mailan: EndaraDenis-Calvet Daniel galtzaile23-40 Zaharrer Segiren kontra,Mougica Iban-Lecuona Aritz irabazle40-19 Zaharrer Segirenkontra. 4. mailan: Iribarren Oihan-Sansinena Xanti galtzaile 00-40Goizeko Izarraren kontra, AlfaroEllande-Elizalde Lauran irabazle40-20 Noizbait-en kontra.

Gazteak:Etxeberri Pacheco Manex-Vella Barneix Leni irabazle 40-36Endaiarrak-en kontra, CottaveMikel-Zozaya Eñaut galtzaile 00-40 Noizbait-en kontra.

Kimuak:Alduntzin Kaiet-Berasategui Unaigaltzaile 15-40 Oztibartarrak-enkontra, Idoate Uhaitz-Marin ImazEneko irabazle 40-38 Abarratiarenkontra, Vella Barneix Mani-HerediaUnai galtzaile 19-40 Inthalatzenkontra.

Xitoak: Lafitte Unai-Idoate Xan galtzaile 18-20 Airetik-en kontra eta galtzaile 10-20Atzarriren kontra.

Ezker paretantxistera: 2. mailan Arribillaga Eneko-Mounho Eneko galtzaile 35-40Avenir de Bizanos-en kontra.

Errugbian - Sarak irabazi du 57-20, Irun Txingudiren kontra


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016