Abisuak | 2021eko Azaroaren 25a

Epelondo: EDERRENAK

Duela gutxi, gizonik ederrenaren bila hasi dira ikerlarieta biologo zenbait, Ipar Ameriketan bistan dena, ez baitutehan beste egitekorik. Ezaugarri fisiko ezberdinak bildu dituzteeta finkatu dute ereduari zein aurpegi zaion gehien hurbiltzen,sailkapen zorrotza eginez. Eredua? Leonardo da Vincik, 1490aldean, marraztu eta anotatu Vitruveko gizakia dela erran beharradaukat: gorputz eta begitarte proportzio idealak ditu, urrezkozenbakiaren araberakoak, Erromako Augustus enperadorearenohoretan Vitruve izeneko arkitekto baten liburutik ateratako pertsonaiak.

Mediku taldearen sailkapenaren lehen postuanhalatan, bisaia %92.15 perfektua duen Robert Pattison aktoreakausitzen da: aurpegiera klasikoa du eta aho hezurra zoragarrikizizelkatua. Bere ezpainak finegiak eta lauak ditu eta hori da beretatxa bakarra. Ondotik, Henry Cavill datorkio, kopeta, begiak etaezpainak bikainak dituela. Bradley Cooper eta Brad Pitt hor dirahiru eta laugarren postuan, bosgarrenean aldiz Georges Clooneykafe-saltzailea dagoelarik. Ikusten denez, gizonik ederrenakamerikarrak dira, showbizekoak eta den-denak zuriak (bai etaaberatsak bidenabar!). Zientifikoak ez dira sekula etxe kalte ari.

Euskaldun gizonetan... Ba al da perfekzioarekin eskuzesku dabilen birigarrorik? Ziur nago, hemen ikerketa bat egitenbalitz, eredugarrienetan bertsolariren bat sartuko litekeela...edo futbolari bat, edo kozinari bat, edo ETBko Baserria realitikopartaideren bat. Lasai, ni segurik, ez naiz ereduari egokitzen,ene garagardo edale triparekin, kasko erdi pelatuarekin eta begiondoetakozimurrekin. Ez naiz sobera kexu hargatik.Eta irakurle, zein da zure sailkapena?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016