Abisuak | 2021eko Azaroaren 25a

Epelondo: EDERRENAK

Duela gutxi, gizonik ederrenaren bila hasi dira ikerlarieta biologo zenbait, Ipar Ameriketan bistan dena, ez baitutehan beste egitekorik. Ezaugarri fisiko ezberdinak bildu dituzteeta finkatu dute ereduari zein aurpegi zaion gehien hurbiltzen,sailkapen zorrotza eginez. Eredua? Leonardo da Vincik, 1490aldean, marraztu eta anotatu Vitruveko gizakia dela erran beharradaukat: gorputz eta begitarte proportzio idealak ditu, urrezkozenbakiaren araberakoak, Erromako Augustus enperadorearenohoretan Vitruve izeneko arkitekto baten liburutik ateratako pertsonaiak.

Mediku taldearen sailkapenaren lehen postuanhalatan, bisaia %92.15 perfektua duen Robert Pattison aktoreakausitzen da: aurpegiera klasikoa du eta aho hezurra zoragarrikizizelkatua. Bere ezpainak finegiak eta lauak ditu eta hori da beretatxa bakarra. Ondotik, Henry Cavill datorkio, kopeta, begiak etaezpainak bikainak dituela. Bradley Cooper eta Brad Pitt hor dirahiru eta laugarren postuan, bosgarrenean aldiz Georges Clooneykafe-saltzailea dagoelarik. Ikusten denez, gizonik ederrenakamerikarrak dira, showbizekoak eta den-denak zuriak (bai etaaberatsak bidenabar!). Zientifikoak ez dira sekula etxe kalte ari.

Euskaldun gizonetan... Ba al da perfekzioarekin eskuzesku dabilen birigarrorik? Ziur nago, hemen ikerketa bat egitenbalitz, eredugarrienetan bertsolariren bat sartuko litekeela...edo futbolari bat, edo kozinari bat, edo ETBko Baserria realitikopartaideren bat. Lasai, ni segurik, ez naiz ereduari egokitzen,ene garagardo edale triparekin, kasko erdi pelatuarekin eta begiondoetakozimurrekin. Ez naiz sobera kexu hargatik.Eta irakurle, zein da zure sailkapena?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Azalekoa | 2021/11/25

Frantziskotarren komentuko freskoetan kolorea berreskuratu

ML

Frantziskotarren%20komentuko%20freskoetan%20kolorea%20berreskuratu

Bere pintzelpean sortu zirenetik, urteak igaran dira, Xabier Egaña artista margolariak kolore pixka bat eman die frantziskotarren monasterioaren barnealdean apaintzen duten bi freskoeri. Urrian Donapaleura etorri da, Charles Massondo herriko auzapeza eta hautetsiek errezebitu dute.


Donapaleuko BIDEAK erakustokianEgañaren berriztatze lanak

Frantziskanoen Etxeaz jabetu eta gero, gauregun BIDEAK deitzen dugun egoitzarenberrantolatzen hasi zenean, Donapaleukoherriak hor zeuden bi pareta-irudi gordenahiz estali zituen eta ondorioz obra hauekhezetasuna eta aire eskasagatik kaltetuakizan ziren.Pareta-irudi hauek Xabier Egaña margolariezagunak eginak eta eskainiak zizkionFrantziskanoen egoitzari, bata 1973an etabestea 1999an.Joan den urrian, Herriko Etxeak gomitaturik,obra hauen egilea den Xabier Egaña,pareta-irudi hauen zaharberritzera etorri da,Juan Ayesta artista adiskidearekin. Hemendikgoiti obra eder hauen ikusteko paradaberriz eskainia zaigu.

Xabier Egaña Arte Ederretakomargolaria

Xabier Egaña Getxon sortu zen 1943an,Frantziskotar ordenan sartu 17 urteekin eta1986an Frantziskotarrak alde bat utzirik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016