Ba ote dakixu? | 2021eko Azaroaren 25a

Fourmies-ko tiroketa (1/2)

Gilen Bacho

Etxe1891ko maiatzaren 1eko programa, Fourmies hirian
Etxe1891ko%20maiatzaren%201eko%20programa_%20Fourmies%20hirian

Azken asteetan, France 2 kateak “Germinal”Emile Zolaren eleberriaren egokitzapenberri bat proposatu du. Egokitzapenhorrekin, frantses autore handiarenobra nagusia, zeintan meatzarien laneta bizi kondizio txarrak erakutsiak diren,deskubritu edo berriz deskubritu ditugu.Zolak, autore naturalista gisa, errealitateafidelki deskribatzen zuen (meategi bateraerrealki jautsi zen). Meategiko ur gainditzegertaldiarentzat, Zola Lalleko (Gard departamenduan)meategiko ur gainditzeazinspiratu zen (zeintan, ekaitz bortitz batenondotik, 110 meatzarik bizia galdu zuten).Ber maneraz, eleberriaren beste gertaldizentral batentzat, manifestazioaren errepresioa,Zola Aubin eta Ricamarie-ko tiroketezinspiratu zen (1869an iragan zirenak,14 hilekin bietan). “Germinal” idatzi zuelarik(1884an), Zolak ez zezakeen Fourmieskotiroketa ezagutu, hau 1891n iragan baitzen.Ez zen Frantziako historiako tiroketaodoltsuena izan baina famatuena, segur.Beharbada maiatzaren 1ean iragan zelakoz,segurki prentsak eman oihartzunakazkartu zuen, langileen mugimenduarengisan.

Maiatzaren leheneko mobilizazioa

Fourmies, Frantzia iparraldeko hiri bat da,Belgikatik hurbil dena. XIX. mendean, azkarkigaratu zen ehungintzagatik. 1891n,37 irundegi baziren kotoi eta lenarenekoizle. Langileek lan kondizio gogorrakbaziztuzten. 12 oreneko egunak egitenzituzten (batzuetan 15), astean sei egunez,sanotasunik gabeko lantegietan, soldatazinez apalarekin. 1885etik goiti, ehungintzakzailtasun ekonomikoak ezagutu zituen.Langileak krisi horren lehen biktimakizan ziren. Soldatak apalduak eta langilebatzuk kanporatuak izan ziren. Ber mementoan,prezioak eta alokairuak goitituziren. Horregatik, greba zonbait egin ziren1886an. Sustut, 1890-1891ko negua izigarribortitza izan zen (3.000 biztanlek laguntzabehar ukan zuten gosez ez hiltzeko). Ondorioz,1891ko apirilean, greba berriak piztuziren. Langileek greba eta manifestaziorakodeia zabaldu zuten maiatzaren lehenerako(maiatzaren lehena 1889tik goiti hautatuaizan zen mobilizazio eguna bezala, 8oreneko eguna eskatzeko). Baina, antolatzaileeknahi zuten eguna baketsuki etafamiliako besta giroan iragan zedin. HyppolyteCulinek, lekuko “Frantses LangileAlderdiko” arduradunak, “lasaitasun handiena”gomendatu zuen. Maiatzaren 1ekoprograma hau zen: 10:00etan, langileekheien eskabideak Herriko Etxerat ekarrikozituzten, gero familia-piknika programatuazen “Le Cygne” ostatuan, animazioakarratsaldeaneta dantzaldi bat arratsean.

“Gure anaiak nahi ditugu”

Legeak greba dretxoa 1864az geroztikonartua zuen (sindikatuak bakarrik 1884azgeroztik), baina nagusiek ez. Apirilaren30ean, nagusiek mehatxuzko abisua afixatuzuten haien enpresetan, zeinetan langileerimaitzaren lehenean lanean aritzeamanatua zen. Auzapezak, enpresa batennagusi ere zena, (lekuko kontseilari orokorgisa) suprefetari laguntza eskatu zuen.Eskaera onartua izan zen. Apirilaren 30arratsean, 84. infanteriako erregimentuarenhiru konpainia etorri ziren Asvesnesera,Fourmies-en auzora. Biharamunean,jada goizeko 5:00 orenetan, grebalariakFourmies eta Wignehies-ko lantegien aitzineanziren, zeinetan traktak banatu zituzten.Sustut, lehen helburua zen grebalariez zirenak greba egitera konbentzitzea.9:00etan, gertakari batek tentsioak piztuzituen. Bi jendarmek langile bat arrastatuzuten greba pikete baten aitzinean. Segidan,zalapartak piztu ziren jendarmeen etagrebalari batzuen artean eta lau grebalarigehiago arrastatuak izan ziren. Orduan,suprefetak bi konpainia gehiago igortzeaerabaki zuen. Lehen esloganari (“8 orenaknahi ditugu”), grebalariek bigarren esloganbat gehitu zuten: “Gure anaiak nahiditugu”.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016