Euskal diaspora | 2021eko Azaroaren 25a

Jaialdi 2022 kantzelatua, Nafar Etxeak 126 urte, La Plata eta Macachin

BUENOS AIRES. Argentinar hiriburuko Nafar Etxeko kide eta lagunak elkartearen 126. urtebetetzea ospatzen; lehenengoz elkarretaratu ziren pandemia hasiz geroztik (argazkia NE-EuskalKultura.eus)

Jaialdi%202022%20kantzelatua_%20Nafar%20Etxeak%20126%20urte_%20La%20Plata%20eta%20Macachin

BOISE, IDAHO.

Maleruski berrizere bertan behera, pandemiarenkarietara. Boiseko Jaialdi euskalbesta erraldoiko antolatzaileek,2022rako iragarri edizioa bertanbehera uztea deliberatu dute,osasun egoera egonkorra ezdelako eta ezin dutelako aitzinetikbermatu hainbeste jende biltzendituen holako ekitaldi batekosegurtasuna. Euskal komunitateamaite dute eta ez dute nahi nehoreritzea eta are gutiago hiltzeaoraino kontrolatua ez den eritasunbaten karietara. Gogora dezagunbost urtero egin ohi den ekimenadela Jaialdi. ‘5’ eta ‘0’n bukatzendiren urteetan egin ohi da, bainaiaz, 2020an, pandemia eta konfinamenduarekin,kantzelatu eginbehar ukan zuten. Ondoren, bi urtezsegidan urterik urte gibeleratudute, lehenik 2021era, eta ondoren2022ra. Orain berriz, ikusirikgaiztotzen ari den pandemiarenegoerarekin ez dela plan segurrikegiten ahal holako ekitaldi batendakoeta ez jakinik nola egonengiren 2022ko uztail-abuztuan, etaoharturik kantzelatu eta helduden urtera pasatzen bada 2023a2025eko edizio arruntetik soberahurbil dela, zinez penaturik bainapentsatuz jarrera eta erabakiarduratsuena dela, txanda pasaegin eta Jaialdi 2025erako deiaegin dute. Animo eta 2025ean horizanen gira doaike!

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

Bizkitartean, Nafar Etxeak bere126. urtebetetzea ospatu du azaroanBuenos Airesen, eta etxekokideekin eta lagunak komitaturikegin zuen besta. Berezia izanzen, alde batetik, lehenengo ospakizunpresentziala izan zelakopandemiaren hastapenetik. Etabestetik, elkarteko bazkide, laguneta dantzariak ez ezik, BolivarrekoNafar Etxeko dantza taldeaeta Buenos Aireseko Laurak Batekodantza taldea eta Oihankideeuskal dantzari taldea ere bertaratuzirelako ekitaldian dantzatueta parte hartzeko. Nafar Etxekotxistulariak ere bildu ziren, heienerakasle Laurak Bateko JoseGutierrez ere jotzaile. Nafar Etxeko lehendakari Martin UrtasunekHERRIAri egin hitzetan, “hetsialdiluzearen ondotik, arras pozikgaude urteurrena elkarrekin,bazkide eta lagunekin, osasunneurriak beteta, ospatu ahal izandugulako".

LA PLATA eta MACACHIN.

LaPlata Buenos Aires probintzian etaMacachin, Pampan. Bietan eginendituzte heldu den asteburuaneuskal ekitaldiak. La Platan, gazteendako‘Eguzkipean’ kanpamendua,aire zabalean, natura etaekologia proposamenak lagun,eta Sagardo Eguna, Patagonianegin ‘Txapela’ euskal sagardoarekin,gero eta tinkoago ari dennegozioa baita, euskal komunitatebarne eta kanpoan. Eta Macachinen,‘Euskal Asteburua’ prestatudute, bigarren urtez, hemen ereasteburu osoa, tailerrak, pilota,dantza, elkarretaratzeak, omenaldiaeskualde huntara ondarrekoehun urteetan heldu bostehunimmigranteri heien izenak bildurik...Lana bada hor, anitz jenderenizerdia eta ilusioa... Zorionakguzieri eta atxik tinko!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016