Jainkoa bizia jendea | 2021eko Azaroaren 25a

Gure xedea

"Argiki markatu nahi dugu gurepresentzia komunitate eukaristikoarenbiltzarraren erdian.Hitzaren, irakaskuntzaren, eukaristiapartekatzearen erdiguneanberean existentziarik gabe, ezdugu baimenik edo gomitarikgoaitatu nahi gure etxe propioa,gure familia bera, gure esker oneta indarberritze, gure festa dentokian lekua hartzeko.

Horregatik, jende-aitzineaneta lasai, Lourdesko Eukaristikaospakizunaren koruanjarri nahi dugu azaroaren 7an.Gure bataioak emaiten daukunduintasun handiaz armaturik,aldare inguruan jarrikogira, gure apezpikuak anaitasunezizan daitezen gureartean."

Tokiko errealitatea

Ospakizun bezperan telefonozizan trukaketetan (BernardContraires), bertako sakristauaketa Thierry Hubert anaiak, apezkatoliko dominikar eta telebistaburuak ("Jaunaren Egunaren"arduraduna) adierazi zaukutengure ekintza ezin zela aitzinikusi bezala burutu. Emisioareniraunkortasuna arriskuan jartzekoarriskua ere bazagoelaeta holako (700.000 entzule)...Ospakizuna baino ordubetelehenago, basilikaren atarian,Hubert Thierry eta "FranceTélévision"-eko andere batekintopo egin dugu (Bernard etaPeio). Hitz egiteko denbora bateskaini nahi zaukuten antenanbeste aldi batez. Peiok: "Ez dahori gaur gure eskaria. Gurehitza, gaur hemen, gure presentziada.

Kargutan daudenapezpikueri adierazi nahi diotegulaikoek Elizaren etorkizunekokudeakuntzan eta gobernantzanberen erantzukizun osoak hartunahi dituztela".Orduan proposatzen daukutebasilikan sartzea, non hogeitahamar bat jarleku atxikiak batzaizkigutenlehen lerroetan,eta antenan komunikatua erraitea,gure presentziak adierazinahi duena zehaztuz (hau da:"Thierry Hubert anaiaren inguruanPirinioetako kristau taldebat dago, Elizaren erreformaninplikatzeko borondatea adierazinahian"), kamera gure gaineanjarriz.Gure jarlekuak hartzean, segurtasunzaindarien presentzia"diskretua" ikusten dugu, etaberehala ohartzen gira mugimenduttikiena eginez gero,fisikoki trabatuko gaituztela.Thierry Hubert (gure jesturikttikiena zaintzen eta gure hitztrukaketaguziak entzuten etaentzuten) gure erdian dago,eta baita eginkizun berberazarduratzen den andere batedo beste ere. Argi eta garbiatzemaiten da gure presentziaksortzen duen urduritasuna etatentsioa.

Argi dago "France Télévision"hor dagoela telebista emankizunabermatzeko (barietateprograma bat, eztabaida politikobat edo futbol partida batbezala...), dena kontrolatzekoeta gauzak ongi joaitea trabadezakeen edozein ekimen ezeztatzekoxede sendoarekin.Hortik aitzina, haien proposamenarilotzen gatzaizkio.Artean, CEFeko ordezkari bat(apeza) aurkeztu zitzaigun, besterikgabe. Argi dago TelebistaProdukzioak duela gain-eskuaemankizuna aitzina ateratzeko.Izan ere, komunikatua bietanirakurriko da telebistan prozesiodenboran.Gure inguruko zainketa girohortan, gure arteko batzuk nahiagoukan dute basilika utziospakizuna amaitu baino lehen.Eguzkitan egin piknikak taldekoharremanak eta ezagutzak ahalbidetuditu, agian beste topaketabatzuk deitzen dituztenak.

Veronique MargronInstalatu bezain fite, VeroniqueMargron mugitu zen gure agurtzerapertsonalki. Asko estimatudugu bere urratsa eta berarekinhitz egiteko parada ere ukandugu kanpoan.Balantzea Egia da ez girelabasilikako korura heldu ahalizan apezpikuen maila bereanegoiteko. Baina uste dugu guremezua ongi heldu zaiotela.Gure helburua ez zen ere istilubat sortzea, eta are guttiago"fisikoki" inposatzea.Bestalde, bertako prentsarenpresentzia ere azpimarratubehar da: Sud-Ouest, FranceBleu PB-ek elkarrizketak euskarazeta frantsesez zabaldu ditu,bai aitzin eta baita ondotik ere(autobusetik jaustean gure zainzeunden). Beraz, guretzat "balantzeaorokorki positiboa" da.

"Hogeita hamarreko taldea".



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016