Mundu zabalean | 2021eko Azaroaren 25a

Zapatistak Euskal Herrian

JB

Zapatistak%20Euskal%20Herrian

Azken egun hauetan euskaldunekinsolastatzera etorri diren Chiapasekozapatisten ezagutza egin dugu. Mexikokfederatzen dituen 32 Estatuetarik bat daChiapas eskualdea, hegoaldean finkatua,Guatemalaren mugan. Zapatistek kontrolatzenduten eremua Chiapas estatuarenherena da, mendi oihantsuetan kokatzendena, 28.000 karratuko eremua, EuskalHerri guzia baino zabalagoa dena. Eskualdehortako 300.000 indigenok eraikieta biziarazten dute historia modernoaniraupen handiena duen autogobernukolektibo eredugarria.

Zapatisten altxamendua

Beste anitz bezala, Zapatisten ezagutzaegin genuen, 1994an, munduko telebistagehienetan gobernu moderno bati buruegin nahi zion indigena talde baten aurpegimaskatuak agertu zirelarik. Geroztikjakin ginuen altxamendu hori ez zelabat-batean sortu, bainan tokiko herritarxumeek aspaldidanik jasaiten zuten zapalkuntzaeta dozena bat urteetako antolaketaklandestinoaren ondorioa zela.Jakin behar da Chiapaseko eskualdeaMexikoko pobreena dela, nahiz eta energiaiturri hornitzaile handiena den: Estatuosoko argi indar hidroelektrikoaren %47a,petrolioaren %6a eta gas naturalaren%23a. Bainan ontasun horiek ez dira, nehondikere, herritarren artean partekatuaketa Chiapaseko herritarrak dira Mexikokopobreenak.

Gainera, joan den mendehastapenean iragan den Mexikoko iraultzarenaitzinamenduak berant eta partettipi batean baizik ez dira Chiapasekoeskualdean sartu, tokiko jauntto kontserbadoreeta herritar soilak lur jabe handienmenpekotasunaren peko atxikiak baitziren.Jasan ezinezko injustizia eta esplotatzehorren aitzinean, 1960ko hamarkadan,Samuel Ruiz, San Cristobaleko apezpikua,askatasun teologiaren mezularibilakatzenda eta laborarien elkarteaksortzen ditu. Tokiko jauntto aberatsekEstatuko zapalkuntza tresnak, izan poliziak,armadako gizonak edo paramilitarrakbaliatuko dituzte laborari militanteakmehatxatzeko, bahitzeko eta batzutanerailtzeko.

Ondoko hamarkadetan, Chiapasekomendietan gordetzera etorriko direnzapalkuntzari ihes egiten duten bestelurraldetako ezkerreko militanteak gehitukodira. Elgarrekin defentsarako borrokaarmatua antolatuko dute EZLN, AskatasunerakoArmada Zapatista izenarekin.1994ko urtarrilean altxamenduaren deiazabaldua da ALENA deitu AmeriketakoEstatu Batuak, Kanada eta Mexikarenarteko akordio komertziala abiatzen denegun berean, akordio horrek lanjereanezartzen baitu tokiko laborari xumeenprodukzioa eta bizipidea. Etsaitzat hartzendute munduko kapitalismo zangopilatzailea.Arrazoi dukete zeren urte berean,Ameriketako inbestitzaile nagusiaden Chase Manhatan Bankuak, argitaratzenduen aldizkari batean dio: “Nahizeta Chiapas eskualdeak ez duen lanjerhandirik ekartzen Mexikoko egonkortasunpolitikoari, hala balitz bezala kontsideratubehar da eta zapatistak eliminatubeharko ditu Mexikoko Gobernuak seguritateaeta nazional lurraldea kontrolatzendituela frogatzeko.” Harritzekoa! Ezinbiziagatikoldartzen diren jende xeheak, dirudunhandiek eliminatu nahi dituzte, diru gosezezin aseak.

Autonomia eraikitzen

94ko altxamenduaren ondotik gatazkagogorrak izan dira, 12 egunez, Mexikokoarmadarekin. Ondotik, gudariak gordetzendira mendiko oihanetan, borrokaldi zuzenabaino saiheste taktika hautatuz. EZLNkoburuzagiek diote ez dutela pentsatzen Gobernukoarmada garaitzea edo botereraheltzea, bainan handi-mandian eskuetarikkanpo bizitzeko eta antolatzeko eskubideaaldarrikatzen dute bai eta gauzatzen 27 urtehauetan.Soldaduen sarraskien ondorioz herrietakoazpiegitura xumeak, eskolak eta osagarrizentroak, deseginak dira. Herritarren oinarrizkobeharreri kolektiboki erantzutea erabakitzendute zapatistek. Bakotxak dituenahalak erabiliz. Irakurtzen eta idazten dakitenekeskolak idekiko dituzte, tokiko hizkuntzakintegratuz, ingurameneko biziariinteresatuz eta jakintza herrikoia bereganatuz.Osagarri zentroak ere altxatuko dituzte,landare sendagarriak eta ohiduretan oinarritusendatzeko moldeak berreskuratuz,medikuntza modernoarekin uztartuz. Justiziaherritar boluntarioen eskuetan ezarrikodute, eguneroko arazoak konpontzeko etabatzutan korapilo grabeagoak askatzeko,hala nola hilketak eta bortxaketak. Ez dutepresondegirik eta auzolanean egiten direnlan kolektiboetan ordainarazten dituzte gaztiguak,ondorio baikorrekin gainera gaizkintzakanitzez apaldu baitira geroztik.

Demokrazia parte hartzailea

Eguneroko biziaren harat-honatak kolektibokiantolatzea, arazoak eztabaidatzea,aterabideak aurkitzea eta erabakiak hartzeaherritarren asanbladetan egiten da. Elkarrizketanoinarritua den demokrazia partehartzaile batean. Koherentzia etiko bateanfinkatuak diren 7 printzipio segituz, adibidezhautatuak diren ordezkariak ez direla erabakitzailebainan herritarren boz eramaile,konbentzitu behar dela eta ez garaitu, proposatueta ez inposatu…. 27 urte printzipiohorietan oinarritu autogobernua martxandela.Badugu anitz ikasteko Chiapaseko Lacandonamendiko oihanetan xumeki bainanduintasunez bizi diren indigena zapatistengandik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3618. zbk

Gure Hitza | 2021/11/25

Bortizkeriari stop!

Menane Oxandabaratz

Azaroaren 25 hau emazteek jasaiten dutenindarkeria desagerrarazteko nazioartekoeguna da. Egun hori 1999ko azaroaren25ean Nazio Batuen Erakundeak finkatuzuen, hiru ahizpen oroimenez hautatua izanzen, Rafael Trujillo estatuburu dominikarrarenaginduz bortizki erailak izan baitziren.Geroztik gauzak ez dira hobetuz joan.Azken zenbakiek erakustera emaiten dutejoano eta gehiago emazte erasotuak direla.Munduan zehar neska eta emazte batzukpairatu behar dituzte egoera bortitzak,beren bizi guzirako zauriak uzten dituela.Nazio Batuen Erakundearen arabera, mundukohiru emaztetatik bat indarkeria fisikoedo(ta) sexualaren biktima izan da bere bizitzan.Hemen berean, Ipar Euskal Herrian,2020an, adituak diren elkarteek 546 emazterilaguntza ekarri diete, 2019an 448 kasuzirelarik. Frogatuz egoera larritasuneraburuz abian dela, Hego Euskal Herrian erekopurua emendatzera doala, kezkatzekoabada.

Badakit sar-hitz hau irakurtzean, zenbaitzukpentsatuko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016