Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Abenduaren 02a

AMUA euskarazko antzerkia

AMUA%20euskarazko%20antzerkia

Heldu den larunbatean (20:00), AXUT konpainiak AMUA antzezlana aurkeztuko du, Denen Etxean, Kabalkadako antolatzaileek eta Belzuntze elkarteak gomitaturik.

Anak, bere gazte denborako bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla… Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Nola bururatuko den istorioa, hoberena da antzerki eder hunen ikustera jitea. Aktoreak, Ximun Fuchs, Maite Larburu eta Manex Fuchs dira, azken hau Aiherran ezaguna da, kabalkadako antzerki kudeatzailea izan baitzen. Parada ederra beraz arrats eder baten pasatzeko, euskal antzerki huni esker. Antzerkiak oren bat eta laurden irauten du.

Ondotik besta komiteak prestatu taloak eta zerbitzatu edariak jastatzen eta gozatzen ahalko dira. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021/12/02

Téléthon gure herrian

Heldu den asteburuan téléthonari buruzko mugimenduan manera ezberdinetan gure herrian parte hartzen ahalko da. Ostiralean lehenik, dantza errepikarenkari (19:30), Denen Etxean, Herriko Etxeak kutxa bat utziko du, gela handiaren erdian, dantzariek eta herritarrek beren laguntza hor sartzeko gisan. Biharamunean, larunbat goizean (9:00), Aihertarrek bizikletan eremanen dute kutxa auzo herrira, Oragarrera. Herri huntan sekulan ez bezalako ekintzak antolatuko dituzte, Téléthon egitura handiko arduradunek 2021eko izendatu dituzten 8 herri edo hirietatik bat eta ttipiena izanen baita Oragarre. Eguerdi eta oren bata artean, mutxikoak emanen dira, France 2 telebistan ikusten ahalko direnak. Abenduaren 3an eta 4an antolatu ekintzetan bilduko den diruak, miopatiaren kontra eremaiten diren ikerketen finantzatzeko baliatuko dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021/12/02

Pilotarietan, bi ekipa finalean

Abarratia pilota batasuna lorietan da. Joan den astean nesketan ekipa bat Euskal Herriko txapeldun bilaturik, horra orain mutikoetan 2 parek finalerdietan irabazi dutela, joan den igandean, Senpereko trinketean. Gazteetan, Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertz Sarako Izarrari 40/31 nagusitu dira, eta Artekoetan Mattin Durruty eta Xabi Harguindeguy Oztibartarrak batasuneko ekipoari 40/28. Finalak abenduaren 12an iraganen dira, Senpereko trinketean berriz ere goizean (10:00) gazteentzat eta arratsaldean (16:00) artekoentzat. Txapela eremaitea opatzen diegu bi ekipoeri.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016