Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Abenduaren 02a
Sortze eta heriotza
Sortze
Joan den ebiakoitzean Munixtako Christelle Goyhenetche eta Urepele Arotz Zelaiko Mattin Alfarori lehen haurra sortu zaiote, semea, Mikel deitu dutena. Familia hau Aldude Munixtan bizi da.Goresmenak Christelle eta Mattin eta ongi etorri Mikel ttipiari.
Heriotze
Berrikitan, Akizen zendu da Etxalakutoineko Marie Thérèse. Duela 103 urte hamaika haurridetako familia batean sortua, seme baten ama zen. Joan den astean, Arrangoitzen, Marie Copenttipy ehortzia izan da 98 urtetan. Marie Esnausu Xalosan sortua zen. Bi seme-alaben ama zen.
Doluminak Harriet eta Copenttipy familieri.
Aitzineko astean aipatu dugu Joanes Oçafrain 84 urtetan hil zela, Gexan Lantziri koinatak bertsuak eskaini zizkion, hemen irakurgai direnak.
JOANES OZAFRAIN
Joanes Ozafrain lur honetako
Bizitza duzu berriki,
Alduden “Argizabal” etxean
Utzia arras isilki...
Beatriz, Kristine bai eta Yvette
Hiru ahizpak ederki
Altxatu dituzu Monikekin...
Egun denak amultsuki
Hemen gaude zure inguruan
Zutaz mintzatuz goxoki! (bis)
Bankan, Bordaxarrean sortua
Hamaiketarik bosgarrena,
Amerikan gaindi ibilia
Artzain, baratzezain fina...
Kantu xaharrak errepikatzen
Askotan zaitut entzuna,
Horrela zure inguruari
Emanez alaitasuna...
Oroitzapen hori ene baitan
Daukat bihotzean barna. (bis)
Palestinako Jesusenganik
Ukan dugun sinestea
Ez da zuretzat, ez da guretzat
Alegiazko ustea...
Zuk ere iragana baituzu
Orain zeruko atea...
Han direnekin osa ezazu
Berriz kantari taldea
Eta elgarrekilan gozatu
Zeruko zorion betea! (bis)
(G.L. 21-11-14