Herriz Herri - Azkaine (L) | 2021eko Abenduaren 02a

Laranja eta mandarina bio

Askaingo ikastolak, Aiguaclara kontsumo arduratsu eta ekologiko kooperatibako laranja eta

mandarinak salgai ditu. Izan bat edo bertze, bakoitza 10kg-ko kutxetan dira eta 25€ balio dute. Bi kutxa hartuz sorpresa ttiki bat izaten da. Manaketa abenduaren 9a arte egiten ahalko da mailez:

ore-lo-x@hotmail.fr edo WhatsAppez: 06-82-34-86-29. Izena, kutxa kopurua eta telefono zenbakia eman beharko da, igortzen den mezuan. Banaketa abenduaren 15ean eginen da Xergin (16:00-19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2021/12/02

Antzerkia

Antzerkia

Ibilki egitarauaren bitartez, Euskal Kultur Erakundeak sustatu eta bultzatzen du euskal antzerkiaren hedapena eta herriekin izenpetuak dituen hitzarmenekin Azkainen “Besteen Kalea” antzerkia ikusten ahalko da abenduaren 12an, Bil Toki gelan (17:30), Jour de Fête konpainiak emanik.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016