Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Abenduaren 02a
Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Abenduaren 02a
Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021/12/02
Emaitza gazi gozoak Zaharrer Segi elkartearentzat, Euskal Herriko esku-huskako txapelketetan.
Artekoetan, finalerditan doi-doietarik galdu dute Eneko Ibarrola eta Xan Aizpuruak 38-40 Senpereko Lopez eta Lazkanoren kontra.
Helduen 2. mailako final-laurdenetan ere, Mathieu Ascery-Beñat Iribarren galtzaile 37-40 Donapaleuren kontra eta Franck Elgar-Xabi Alcasena 34-40 Urruñaren kontra.
Haatik, helduen lehen mailan David Barreneche eta Andoni Larre, Donapaleuko Lascor-Mendiburu pareari finalerditan 40-36 nagusitu dira! Finala Hendaiako Ziarruzta-Ugarteren kontra jokatuko dute, bi asteren buruan, Senperen.
Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021/12/02
Heldu den Ibiakoitzean, abenduaren 4an ospatuko dugu Eguberriko merkatua, plazan: tokiko ekoizle eta artisauen mozkinak, Baigorriko hiru eskolen mahaiak, askaria, zintzur bustitzeak eta dantza jauziak.
Abenduaren 11n, ondoko ibiakoitzean, kantu afari berezia Bixentainean. Colette Larrabururen liburu aurkezpen kantatua eginen da, 70 hamarkadako kantariekin eta ondotik kantu afaria. Xehetasun gehiago heldu den asteko alean. Kasu, tokiak mugatuak izanki, izenak lehenbailehen eman behar dira 06-73-65-13-19 zenbakira deituz.
3619. zbk
Gure Hitza | 2021/12/02
Peio Jorajuria
Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.
“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...
Diaspora: Uxue Alberdi Mexikon, Euskararen Eguna (ENE) eta Trujilloko Euskal Etxea
Jaurlaritzak Gorenaren aurrean helegitea jarri du Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka
EAJk "erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa" aldarrikatu du
EH Bilduk elkarrizketarako borondatea ikusi duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik
Uxue Alberdi Mexikon, Euskararen Eguna (ENE) eta Trujilloko Euskal Etxea
Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016