Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Abenduaren 02a

Eusko Ikaskuntza eta Herriko Etxearen sari emaitea

Eusko%20Ikaskuntza%20eta%20Herriko%20Etxearen%20sari%20emaitea

Yves Ugalde Baionako kultura arloko axuantak eta Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntzako presidenteak, joan den ostiralean, 2020ko “Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria” sarien banatzearen berri eman dute.

“Jean-Mixel Larrasquet” deitu ohorezko saria: Claude Iruretagoyenak eskuratu du. Hamarkadetan zehar probintzia guzietako euskal dantza tradizionalen errepertorioa aberasten lan egin du, jantzien inguruko ikerketan ere anitz inplikatu da.

“Euskal Kultura” saria: Eneritz Zabaletak eskuratu du, bertsulari bezala.

“Bideo dokumental saria”: Beñat Iturrioz “Sans Nom Sarea” dokumentalarentzat. Bigarren Munduko Gerran erresistentzia sare anitz baziren, horietan ezaguna den Mendibe-Orbaizetakoa. Film horretan entzungai dira orduko lekukoak edo(ta) haien familiakoak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Baiona (L) | 2021/12/02

Kultur ekitaldia

Kultur%20ekitaldia

Antzerki emanaldia

"Atzerrian lurra garratz" izeneko antzerkia, Polo Beyris-en emana izanen da, abenduaren 3an (19:00). Ander Lipus eta Laura Peganos dira aktoreak. Sartzea: 7€.

Bretainiarrak Biltxokon

Brezhoneg eta euskara uztartzeko xedearekin, Biltxokok Fest’Noz ekimena abenduaren 4an antolatzen du. Egun osoan (10:30-23-45) animazio desberdinak proposatuak dira. Ria d'Etel eskualdeko bretoi ostrak tokian berean dastatzen ahalko dira edo(ta) erosi. Bretoi dantzen ikasteko parada emana da (17:00), 5 euroren truk, bertako musikari eta dantzariekin. Eguna ongi bukatzeko (18:30) Fest’Noz gaualdia antolatua da.


Buhaminak ikusgarria

Astekari huntan aipatu bezala Buhaminak emazte koruak bere 20 urteak ospatzeko ikusgarri handia prestatua du. Abenduaren 5ean (16:00), Lauga gelan iraganen da, sartzea 15€.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016