Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Abenduaren 02a

Onddoenea

Hogoi bat herritarren artean iragan da bilkura joan den ostiralean, Onddoeneko proiektuaz pundu baten egiteko. Jean-Michel Anchordoquy auzapezak kudeatu du bilkura, sahetsean zituela Francis Carricart (Hemen), Ximun Carrère (Adeiko) eta Elena Charritton (coworking), hiruek beren laguntza ekarki baitute proiektu horri. Lehenik pundu bat egin da orain arteko desmartxez, bastimenduari, inguru hurbilari eta barnean egin ditezkeen aktibitateeri buruz. Gogoeta eta ikertze urrats frango, diru-laguntzak ere eskuraturik hortarako. Hemendik aitzina, bi lan talde muntatuko dira, bat herriko hautetsiez osatua, bastimenduari buruzko harat-hunatak kudeatzeko, bertzea hautetsiz, herritarrez eta menturazko erabiltzailez osatua. Bigarren talde hau 2022ko urtarrilaren 7an hasiko da biltzen, eta balire bilkuran ez ziren herritar batzuk interesatuak, ongi etorriak izanen dira. Sei hilabeteko lan garrantzitsua, 2022ko ekaina arte, jakinez Akitania Berria eskualdea, Departamendua eta Euskal Elkargoa prest daudela proiektuaren finantzatzeko. 2022ko irailetik harat, animatzaile bat enplegatuko da, hunen paga ere urte batez osoki diruztatua, Onddoenearen proiektua biziarazteko. Garai inportant batean sartua da proiektua eta ondoko urtetan, aitzina segituz, itxura ederra har lezake.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016