Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Abenduaren 02a

Ikastolak antolatu kabareta gauak arrakasta ederra!

Ikastolak%20antolatu%20kabareta%20gauak%20arrakasta%20ederra!

Joan den ibiakoitzean, Amikuzeko ikastolak bere 50 urteak kari, Amenduze-Unasoko herriko gelan kabaret gaua antolatua zuen. 140 lagun hurbil bildu dira, Gozo-Gosek prestatu pintxoak preziatzeko eta gaualdi hortan arizan diren artistak behatzeko. Arrunt kabaret giroan, sala mukurru beterik entzun ditugu Maddi Ane Txoperena eta Aitor Servier bertsulariak, Ixabe taldeko musikariak eta Larrory anai-arrebak Xuberoko kantu zonbait ezin hobeki emaiten zituztela. Mahaien ingurua eginez, Sebastien Desgrans magialariak bere karta jokoekin liluratu gaitu. Bukatzeko Oreka, herri hezkuntza sailean ari den elkarteak erakustera eman dauzkigu zirko munduko ariketa eder batzu. Denbora berean, Aitor Txarterina marrazkilariak Amikuzeko ikastolak sorrarazi dizkion irudimen batzu ederki marraztu ditu.

Biba Amikuzeko ikastola holako gaualdi ederra antolaturik. Ondoko hitzordua abenduaren 18an emana da, bertsu afariarekin, Behaskanen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021/12/02

Téléthon Amikuzen asteburu huntan

Aitzineko urteetan bezala, Téléthonetaz arduratzen den elkarteak programa hornitua eskaintzen dauku asteburu huntan.

Ostiralean, abenduaren 3an, salda, bixkotx eta kafea salgai izanen dira merkatu estalian goizean eta herriko plazan egun guzian. Linterna botatzea eginen da Airetik aparkalekuan (18:30) eta ondotik Amikuzeko ikastolak antolaturik, taloak erosten ahalko dira merkatu estalian.

Ibiakoitzean, abenduaren 4an, egun guzian aktibitate desberdinak eskainiak dira. Merkatu estalitik (9:00) ibilaldia bizikletaz Oragarrera buruz abiatuko da. Leku berean, autoen garbiketa proposatua da (14:30-18:00) eta suhiltzaileen kamioian itzuli baten egiteko aukera emana da. Zonbait herritan (Arberatze, Arboti, Etxarri eta Domintxine), emaitzak bilduak izanen dira herri bakoitzean; Arrutan RPIak eskolako puskak salduko ditu goizean (9:00-12:00) eta Xuti elkarteak bixkotxak egun guzian (9:00-17:00); Leclerc eta Carrefour saltegien aitzinean kutxak ezarriak izanen dira emaitzen bi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021/12/02

Amikuzeko mediateka “ilargian” abenduan!

Abendua ilargian, huna zer proposatzen daukun Amikuzeko mediatekak erakusketa, hitzaldi eta ikusgarri batzuen bidez. Abenduaren 3tik urtarrilaren 3a arte, hilabete osoan “La Lune dans tous ses états” ikusgarria hor izanen da, gure satelite naturala hobeki ezagutzeko.

Abenduaren 4an (10:30), ibiakoitzez, hitzaldia antolatua da Serge Chevrel-ekin. Tolosan astronomoa da eta 1969 eta 1972 artean ilargian ibili diren Apollo misionetaz mintzatuko zauku.

Abenduaren 8an (16:30), asteazkenez, Breloques et Bricoles konpainiak antzerki moduko ikusgarria emanen du, planetak agertaraziz txinatar itzalen bidez. Haurrendako asmatua dena.

Bukatzeko, abenduaren 11n (10:30), ibiakoitzez, planetarium puzgarriaren azpian etzanez, bidaiatzen ahalko gira, zeru gaina ikusiz animatzaile baten laguntzarekin.

Sartzeak urririk dira bainan aitzinetik izenak eman behar dira: 05-59-65 -28-72 deituz edo mezua helaraziz mediateka-paysbasque.fr mailera.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016