Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Abenduaren 02a

Garaziko gazteria: “Zero hondarkin” ekimenarekin batean!

Garaziko%20gazteria:%20a€œZero%20hondarkina€%20ekimenarekin%20batean!

Azaroaren 20tik 28a arte hondarkinen murrizteko Europako astea izanki, karia horretara Donibane Garaziko gazteen herriko kontseiluak gertakaria antolatzea deliberatu zuen. Herritik haratago, Donibane Garaziko lizeoko eta kolegioko ikasleekin elkarlanean antolatua izan da. Gazte guziak deitu ditu, azaroaren 24an, hondarkinen biltzera, Jai Alaiaren eta Zitadelaren inguruan, baita Laurhibar auzoan. Hondarkinak bereizi dituzte, hondakindegira erraman aitzin. Tokiko elkarteek (Avenir, CPIE, Bil ta Garbi) eta herriko zerbitzuek lagunduko dituzte. Bilketaren ondotik, “Zero hondarkin” krakada eskainia izan da. Instagramen bidezekimena ikusten ahal da: @jeunesgarazi.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021/12/02

Korsikarrak Donibanen Garazin

Abenduaren 12an (17:00), Garaziko eta Munhoa ikastolek igande goxo baten pasatzeko gomita igorri daukute, Jai Alaian iraganen dena. Lehen partean Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko korala entzungai izanen da, ondotik Baionako Polifoniak eta bururatzeko A Cispra Korsikatik etorri taldea.

Txartelak aitzinetik 15€tan erosten ahal dira: Baigorriko Spar saltegian, Donibane Garaziko Zarzabal okindegian, Donapaleuko Pagola dendan, Uztaritzeko Hemengo dendan, Kanboko Fashiontakoin dendan, Mauleko Xiberoko Bozan eta Luzaideko Ardantegian. Han berean 17€tan salgai izanen dira.

Ondotik jateko eta edateko segurtatua izanen da.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016