Herriz Herri - Hendaia (L) | 2021eko Abenduaren 02a
Beste emigrante batek bizia galdu
Aitzineko astean jakin da aldi bat gehiago emigrante batek bizia galdu zuela Bidasoa zeharkatzen ari zela. Santiago zubian 1.000ko bat pertsona hurbildu dira etorkinen alde ari diren elkarteen deiari erantzuteko.“Aski da! Sécurisation du parcours", banderolaren ondoan hitzaldiek gogoratu dute, emigranteek kontrolak eta arrastatzeak saihesteko, urte hasieratik 7 pertsona hil direla. Azken denbora hauetan elkarte eta hautetsi batzuk migratzaileen garraio segurua gogoetatua izan dadin eskatzen dute.